Millie Bobby Brown (Stranger Things) Godzilla: Munstroen erregea filmean parte hartuko du

Zinema Uneak - 2017-01-30T12:00:00+01:00

Hamaika (Eleven, Once) bezala ezagutu genuen pasaden udan. Beldurrezko istorio bat eta 80. hamarkadako abentura filmak batzen zituen telesail arrakastatsu batean: Netflixen Stranger Things. Orain, filmaketa horretarik bi urte pasa direla eta telesailaren bigarren denboraldia martxan dagoela, Millie Bobby Brownek pantaila handira salto egiteko prest sentitzen dela iragarri du eta bere lehen filma ere zein den esan du: Godzilla - Munstroen erregea.

Godzilla munstroaren lan berri honen arduraduna Michael Dougherty (Trukoa ala tratua) izango da. Momentu honetan, Max Borenstein eta Zach Shieldsekin batera dabil gidoia idazten. Momentuz, ezer gutxi gehiago zabaldu da.

2014an Gareth Edwards (Rogue One) zuzendutako remakearen jarraipen hau Warner Bros Picteresek martxan jarritako "Munstro" filmen barruan kokatuta dago: aurten, Kong: Garezur uhartea; 2019an Godzilla: Munstroen erregea; eta 2020rako Godzilla vs King Kong (1962an lehenengo elkarren aurka borrokatu zuteneko ideia berreskuratuz).

Godzilla: Munstroen erregea filmaren estreinaldia 2019ko martxoaren 22rako iragarri da.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.