Mitch Buchannon bueltan da: Hondartzainak berriaren azken trailerra euskaraz!

Zinema Uneak - 2017-03-29T14:15:00+02:00

Hondartza amaigabeak, kamera geldoan filmatutako lasterketak, gorputz perfektuak eta hondartzain ederrenak bueltan dira. Eta argi usteko, hemen da zinemarako egindako Hondartzainak (Baywatch) filmaren trailer berria.

Seth Gordonen (Horrible Bosses) zuzendaritzapean 90. hamarkadako telesail mitikoa pantaila handira eramana izan da. David Hasselhoffen paper berdinean Dwayne "The Rock" Johnson, eta istorio guztian zehar une umoretsu askorekin.

Telesail klasikoarekin bat egiteko, zinemarako bertsio honetan pertsonaia nagusien izenak mantendu dira: horrela, Dwayne Johnson Mitch Buchannon izango da, Zac Efron Matt Brody, Ilfenesh Hadera Stephanie Holden tenientea, Alexandra Daddario Summer Quinn eta Kelly Rohrbach C.J. Parker.

Nola ez, pelikula berri honetan jatorrizko telesailean ikusitako hainbat aurpegi ezagun agertuko dira: David Hasselhoff edota Pamela Anderson, besteak beste.

Hondatzainak filma maiatzak 26an estreinatuko da Estatu Batuetan, gure zinema-aretoetara, seguruenik, Udarekin batera helduko da.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.