Musika uneak: Ezagutu Awesome Mix Vol. 2, Galaxiako Zaindariak Vol. 2ren abesti zoragarriak

Sara Sebastián Pérez - 2017-04-27T11:00:00+02:00

Pasaden ostiralean Awesome Mix Vol. 2a (Galaxiako Zaindariak Vol. 2ren soinu-banda) osatzen duten abestien zerrenda aurkeztu bagenuen, eta atzo Awesome Mix Vol. 1en musika gogoratzen bagenuen, oraingoan Awesome Mix Vol. 2ren abesti zerrenda musikatzea tokatzen da. Hemen dituzue bihar estreinatuko den Galaxiako Zaindarien abentura berriaren doinuak.

Electric Light Orchestraren "Mr. Blue Sky" abestitik Cheap Tricken "Surrender"era. Bidean George Harrison, Sam Cooke edota Sweet taldearen abesti zoragarriak aurkituko ditugularik. Aurreko soinu-bandan bezala betiko, eta betirako, klasikoak.

 

 

Hori bai, kasu honetan klasikoen kutsua duten abesti berri bat dugu sorta honetan: Guardians Inferno. James Gunn zuzendariak idatzia, The Sneepers taldearen abesti bat da. Baina soinu-banda honetarako David Hasselhoff (bai, bai, Hondatzainak edota Kotxe Fantastikoa telesailen protagonista) aktoreak bere ahotsa jartzen dio abestiari. 80ko hamarkadari omenaldi ikaragarri bat.

Bihar Galaxiako Zandariak Vol. 2 ikusteko aukera izan arte, gozatu bere soinu-bandaz... aurreko bezala, gogoangarria! 

 

1. Mr. Blue Sky - Electric Light Orchestra

 

 

2. Fox on the Run - Sweet

 

3. Lake Shore Drive - Aliotta Haynes & Jeremiah

 

4. The Chain - Fleetwood Mac

 

5. Bring it on home to me - Sam Cooke

 

6. Southern Nights - Glen Campbell

 

7. My Sweet Lord - George Harrison

 

8. Brandy you're a fine girl - Looking Glass 

 

9. Come a little bit closer - Jay and the Americans

 

 

10. Wham Bam Shang-A-Lang - Silver

 

11. Surrender - Cheap Trick

 

12. Father and Son - Cat Stevens 

 

 

13. Flashlight - Parliament

 

 

14. Guardians Inferno - The Sneepers (Feat. David Hasselhoff)

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.