Mutanteen itzulera atzeratzen da, Mutante berriak eta X-Men: Dark Phoenix filmeen estreinaldi data berriak

Zinema Uneak - 2018-04-11T23:30:00+02:00

X-Men unibertsoak bi film berri estreinatu nahi zituen aurten: Mutante Berriak eta X-Men: Dark Phoenix. Lehenengoa istorio berri bat, bigarrena saga arrakastatsuaren jarraipen barria. Baina orain bi filmeen estreinaldi data atzeratu ditu 20th Century Foxek: Mutante berriak 2019ko abuztuaren 2an estreinatuko da, X-Men Dark Phoenix 2019ko otsailaren 14an.

Josh Boonek zuzendutako Mutante berriak euren borondatearen kontra ezkutuko instalazio batean giltzaperatuta dauden bost gazteren istorioa da. Bertan, euren botere berriei aurre egiten ikasten hasiko dira elkarte sekretu batek beraiekin experimentuak egiten dituen bitartean. Ihes egiteko ordua da, bostak batera... euren botereen laguntzarekin.

 

 

Anya Taylor-Joy (Atlantis), Charlie Heaton (Stranger Things) eta Maisie Williams (Tronuen Jokoa) telebista izarrekin batera Alice Braga, Henry Zaga edota Blu Hunt ikusiko ditugu mutanteen unibertsoaren inguruko pelikula berri honetan. Chris Claremont marrazkilariaren istorio batean oinarrituta, Josh Boonek gidoiaren arduraduna ere izan da. Harrera ona izatekotan, X-Men unibertsoaren inguruko saga berri baten hasiera izan daiteke.

X-Men: Dark Phoenix aldiz, zinema-aretoetan ikusitako sagaren jarraipen zuzena da. X-Men eta X-Men: Lehen klasea trilogien jarraipena izango den film sorta berrien lehenengoa, Dark Phoenixen Jennifer Lawrence, James McAvoy, Michael Fassbender edota Nicholas Hoult ikusiko ditugu berriro Mistika, X irakaslea, Magneto eta Piztiaren paperetan. Eurekin batera, X-Men: Apokalipsi filman lehenegoz ikusitako belaunaldi berria: Sophie Turner (Jean Grey/Dark Phoenix), Tye Sheridan (Ziklope), Alexandra Shipp (Ekaitz) eta Kodi Smit-McPhee (Nightcrawler).

 

 

Istorioa Dark Phoenix komikietan oinarritzen da. Jean Grey gazteak Dark Phoenixen bilakatuko dituen botereak agerian jartzen hasten da. Ondorioz, X-Men taldeko kideek euren lagunaren bizitza mundu osoko pertsonen etorkizuna baino garrantzitsugoa den ala ez erabaki beharko dute.

Esan bezala, bi filmak 2019an helduko dira zinema-aretoetara: Mutante berriak abuztuaren 2an estreinatuko da, X-Men Dark Phoenix otsailaren 14an.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.