Netflixek Borja Cobeaga eta Diego San Joseren film berria ekoiztuko du: "Fe de etarras"

Zinema Uneak - 2017-05-16T16:52:02+02:00

Gaur goizean ezagutzera eman denaren arabera Netflixek Borja Cobeaga eta Diego San Jose gidoilari euskaldunen proiektu berria ekoiztuko du: Fe de etarras.

Agian berria esatea gehiegi da, proiektu hau Cobeaga eta San Joseren buruetan duela hamar urte baina gehiago sortu baitzen. Euren hitzetan proiektu hau bost gidoi ezberdin izan ditu eta beren "proiektu madarikatua" bezala etiketatuta zeukaten. Orain, Netflix proiektua hartu eta aurrera eramateko babesa eman die. 

Borja Cobeaga berak zuzendari lanetan arituko da eta aktore nagusi bezala Javier Cámara, Miren Ibarguren, Gorka Otxoa edota Julian López aurkituko ditugu.

Istorioa 2010an kokatuko da, Espainia Munduko Futbol Kopa irabazi zueneko garaian. ETA kide batzuk martxan jartzeko deiaren zain daude, baina bitartean zer egin? Inguruarekin bat egin eta Espainiaren garaipenaz poztu edo ez? Taldea, koldarra ez dela frogatu nahi duen beterano batek (Javier Camara), beren konpromisoa bandaren etorkizunera lotuta duen bikote bat (Miren Ibarguren eta Gorka Otxoa) eta Chuck Norris bezala sentitzeko taldera batu den mantxatar bat (Julian Lopez) osatzen dutelarik.

Oraindik ez da estreinaldi datarik zehaztu, ekoizpena abian jartzeko garaia baita.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.