Netflixek The Defenders telesail berriaren estreinaldi data iragarri du: abuztuak 18

Zinema Uneak - 2017-04-05T11:42:25+02:00

Teaser Trailer bitxi baten bitartez izan da, eta modu original batean: bideoa amaitzean erloju batean ikusten den orduarekin. Erloju horretan (ikusi beheko irudia) "08:18:20:17" ordua ikusi daiteke, hau da, 08/18/2017 edo gure data formatura pasatuz 2017/08/18. Netflixen The Defenders telesail berria abuztuak 18an zabalduko da.

 

 

Defendatzaileak telesaila Netflix eta Marvelen arteko elkarlanaren une gorena da. Hiru urtez superheroi ezberdinak aurkezten ibili ondoren, orain Daredevil, Jessica Jones, Luke Cage eta IronFist bat egingo dute. Helburua, beti bezala, New York hiria salbatzea.

Proiektu honen arduradunak Daredevil telesailaren lehenengo denboraldiaren arduradun berberak: Marco Ramirez, Drew Goddard, Jeph Loeb eta Jim Chory. Eta aktore nagusiak aurreko telesailetan ere ikusi ditugunak: Charlie Cox Daredevilen paperean, Krysten Ritter Jessica Jones bezala, Mike Colter Luke Cage moduan eta Finn Jones Danny Rand/Iron Fist paperean.

Baina hauek ez dira aurpegi ezagun bakarrak izango, protagonista nagusiekin batera ere beste hain bat pertsonaia ezagun ere itzultzen baitira: Rosario Dwason (Claire Temple), Rachael Taylor (Trish Walker), Simone Missick (Misty Knight), Elden Henson (Foggy Nelson), Deborah Ann Woll (Karen Page), Scott Glenn (Stick), Jessica Henwick (Colleen Wing) edota Elodie Yung (Elektra).

Baian ez ahaztu, Defendatzaileen abenturez gozatzeko abuztuaren 11ra arte itxaron beharko dugu.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.