Netflixen Herio Kordenoak (Death Note) kartel eta trailer berria aurkeztu ditu

Jon Ander Mindegia Ortega - 2017-07-19T11:45:00+02:00

Netflixek, estreinaldi datarako hilabete bat faltan eta ohi duen moduan, Herio Kodernoa (Death Note) berriaren behin betiko trailerra zabaldu du. Gainera, trailerrarekin batera pertsonaia nagusien kartel batzuk ere ezagutzera eman ditu.

Irudi berriak eta istorioaren inguruko hainbat xehetasun ere aurkituko ditugu bideo berri honetan. Eta hori gutxi bada, Ryuk the Shinigami pertsonaia ere ikus daiteke! Ikusmina pizteko aurrerapen interesgarri bat.

Beste alde, trailerrarekin batera hiru kartel berri ere zabaldu dira. Pertsonaia nagusiak protagonistak, kartel hauek filmaren inguruko material gehienaren estetika jarraituz egin dira: zuri-beltzean.

Istorioa jatorrizko mangaren antzekoa izango da. Institutu baten ikasle batzuk koaderno "berezi" batekin topo egingo dute: bertan idatzitako izena duen pertsona hil egingo da. Baina dena ez da hain erraza izango, ez baituk arrosik arantza gaberik.

Adam Wingard zuzendari lanetan eta Lakeith Stanfield, Margaret Qualley eta Willem Dafoe protagonistak izango dituen ekoizpen hau abuztuak 25ean estreinatuko da mundu osoan.

 

*** Oharra: Bideoa eta Euskarazko azpitituluak Jon Ander Mindegiaren eskutik. Eskerrik asko.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.