Netflixen The Defenders telesailak bere behin betiko trailerra zabaldu du

Zinema Uneak - 2017-07-28T01:49:11+02:00

Daredevil, Jessica Jones, Luke Cage eta IronFist batzen dituen The Defenders telesailak bere azken trailerra zabaldu du. Bideo honetan Netflix eta Marvel ekoiztutako telesailak lehenengo denboraldiaren nondik norakoaren hainbat xehetasun ematen ditu.

Alexandrak (Sigourney Weaver) New York bere kontrolpean mantendu nahi du, baina bere planak superheroi laukote honekin topo egingo du. Trailerrean aurpegi ezagun askorekin topo egingo dugula ikusi daiteke: Elektra, Collen Wing, Claire Temple, Foggy Nelson, Madame Gao, Misty Knight edota Trish Walker Marvelek aurkeztutako New York berezi honetara itzuliko dira.

Umorez eta akzioz beteriko aurrerapen honetan, The Defendersek Marvelek Nerflixen estreinatutako aurreko telesailen ildoa jarraituko duela argi usten da. Eta erabaki bikaina dela uste dugu.

Abuztuaren 18ko estreinaldia heldu arte, hemen trailerraz euskaraz gozatzeko aukera.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.