Ninjago LEGO Pelikulak protagonista nagusien kartelak zabaldu ditu

Zinema Uneak - 2017-09-14T09:05:00+02:00

Estreinaldirako aste bat falta dela, Warner Brosek Ninjago LEGO Pelikularen inguruko material berria zabaldu du: protagonista nagusien inguruko bederatzi kartel berri eta bideo dibertigarri bat.

Lloyd, Green Ninja; Jay, Lighting Ninja; Nya, Water Ninja; Zane, Ice Ninja; Kai, Fire Ninja; Cole, Earth Ninja, Wu Maisua; Koko ama; eta Garmadon, Dark Ninja pertsonaiak dira kartel berrien protagonistak.

Bideoan jatorrizko hizkuntzan Nya pertsonaiari ahotsa jartzen dion Abbi Jacobson aktoreak hiriko eskolaren nondik norakoak kontatuko dizkigu. Aurrerapen dibertigarri bat zalantzarik gabe.

Phil Lord eta Chris Miller (Lego Filma) ekoizleen babespean Charlie Bean, Paul Fisher eta Bob Logan zuzendari lanetan estreinatuko dira. Protagonista bezala Jackie Chan (The Karate Kid) Wu maisuari ahotsa jarriz, Justin Theroux (Megamind) Garmadonen paperean, Dave Franco (Lego Filma) Lloyd bezala, etaOlivia Munn (X-Men: Apokalipsia) Lloyden ama den Kokori ahotsa jartzen.

Ninjago LEGO Pelikula irailaren 22an estreinatuko da. Gainera, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker zinema-aretoetan euskaraz gozatzeko aukera ere izango dugu.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.