Ninjak protagonistak LEGO pelikula berrian: LEGO Ninjago Filma

Zinema Uneak - 2017-02-11T11:23:59+01:00

Batman LEGO aste honetan estreinatu ondoren, Warner eta Lego beste film bat dute martxan 2017 honetarako: LEGO Ninjago Filma. Japoniar gerlari mitikoak protagonistak adreilutxoak, animazioa eta umorea berriro batu nahi dituen lan honetan.

Phil Lord eta Chris Miller (Lego Filma) ekoizleen babespean Charlie Bean, Paul Fisher eta Bob Logan zuzendari lanetan estreinatuko dira. Protagonista bezala Jackie Chan (The Karate Kid) Wu maisuari ahotsa jarriz, Justin Theroux (Megamind) Garmadonen paperean, Dave Franco (Lego Filma) Lloyd bezala, eta Olivia Munn (X-Men: Apokalipsia) Lloyden ama den Kokori ahotsa jartzen.

Filma NINJAGO hirian emango den borroka kontatuko digu. Alde batetik, Lloyd eta bere lagunek - inork jakin gabe Wu maisuak gidatuta ninjak bilakatu direnak - hiria menpean hartu nahi duen Garmadoni egingo diote aurre.

Estreinaldia irailak 22rako iragarri da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.