Non ikusi Errementari: Filma ikusgai izango duten zinema-aretoen zerrenda

Zinema Uneak - 2018-03-02T03:31:07+01:00

Errementari filmaren estreinaldia Euskal Herriko zinema aretoetan ez ezik, Espainiako hainbat aretoetan ere biziko da. Azkenean 50 kopia banatu dira, jatorrizko hizkuntzan (Euskaraz) zein bikoiztuta (Gaztelera).

Euskal Herrian 27 zinema-aretotan emango dute aste honetan, hegoaldeko lau hiriburuetan ikusgai egongo delarik. Gainera, Bartzelonan eta Madrilen ere estreinatuko da besteak beste.

Hurbilen duzun zinema-aretoan zein bertsio ematen duten argi izateko, hemen duzu aretoen eta bakoitzean ikusiko den bertsioaren zerrenda.

Datorren asterako kopia gehiago lortzea espero dute ekoizleek zein banatzaileek. Ikusleen esku dago hemendik aurrera.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.