Nor itzultzen da? Superheroien bat? Ez, ezta gutxiagorik: Deadpool 2

Zinema Uneak - 2017-03-13T09:00:00+01:00

Mutante ahohandiena bueltan da eta, nola ez, bere lehenengo aurrerapena erokeria bat da hasieratik amaierara. Ez du filmaz ezer aurreratzen baina pertsonaia honen zaleen desio guztiak beteko ditu: dibertigarria, zoroa, hamaika aipurekin eta zentzugabekoa.

Superman, Logan, X Men,... eta beste hainbat superheroi eta pertsonaia ezagun omentzen ditu Deadpool 2ren aurrerapen honek; edo, agian, beraiez barre egiten du... batek daki! Baina ia lau minutuko bideo dibertigarri baten aurrean gaudela ezin ukatu. Lau minutu non Ryan Reynoldsek Deadpool bera dela berresten du berriro ere: denbora osoan zehar hitz egiten egongo da.

Momentuz, ez da estreinaldi datarik zabaldu baina hurrengo urterako, 2018rako, espero da.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.