Oceanen lapurretak bueltan daude, oraingoan zortzi emakume: Ocean's Eight

Zinema Uneak - 2017-02-15T10:00:00+01:00

Pasaden hamarkadan Danny Ocean (George Clooney) buru zuen taldearen lapurretekin gozatu bagenuen, oraingoan emakumezko protagonistak izango dituen bertsioa abian da: Ocean's Eight.

Ocean's Eleven, Twelve eta Thirteen pelikulen ildo jarraituz, bihotz oneko lapur talde baten abenturen (kasu honetan, lapurreten) berri izango dugu. Aktore garrantzitsuz beteriko talde bat gainera: Cate Blanchett, Sandra Bullock, Rihanna, Mindy Kaling, Awkwafina, Helena Bonham Carter, Anne Hathaway eta Sarah Paulson.

Beraiekin batera, James Corden, Olivia Munn eta Dakota Fanning ere agertuko dira; eta Kim Kardashian, Kendall Jenner, Anna Wintour, Adriana Lima edota Katie Holmesen "kameoak" ere espero dira. Jatorrizko filmekin lotura bat sortzeko, Matt Damon ere agertuko dela zabaldu da; Ocean's sagako Linus Caldwellen papera berriro egingo duelarik.

Ekoizpenaren arduraduna Gary Ross (Gosearen Jokoak, Seabiscuits) izango da. Gidoilari lanetan Olivia Milch ibili da, eta ekoizle moduan Ocean's sagaren zuzendaria Steven Soderbergh eta Sandra Bullock, besteak beste.

Gainera, ComingSoon.net webgunean esklusiban argitaratutako argazki batzuk ere bildu ditugu filmak izango duen itxura ezagutzen joateko.

Estreinaldia 2018rako iragarri da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.