ORM Elurretako Erresuman ostiralean estreinatuko da euskaraz, Zineuskadiren eskutik

Zinema Uneak - 2017-01-10T18:22:00+01:00

 

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren ostiralean, urtarrilak 13, ORM Elurretako Erresuman (The Snow Queen 2) filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den lehen pelikula bilakatuko da. Hain zuzen, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako bederatzi zinema aretotan ikusteko aukera izango da.

Hauxe da zerrenda: 

  • Durango, Zugaza
  • Errenteria, Niessen
  • Bilbo, Multicines eta Golem Alhondiga
  • Getxo, Zinema
  • Barakaldo, Cinesa Max Ocio
  • Iruñea, La Morea
  • Portugalete, Dock
  • Eibar, Coliseo
  • Donostia, Printzipe

 

 

Alexey Tsitsilin Errusiarrak zuzendutako filmak Elurretako Erreginaren inguruko kontakizuna egiten du. Elurretako Erregina garaitua izan da, eta hotz-egunak amaituta, trols-ak bakean eta askatasunean bizi dira. Orm trol horietako bat da; baina atsekabetuta dago, Erregin maltzurra garaitzeko funtsezkoa izan arren, merezitako aitortzarik jaso ez duelako. Orm-ek heroia izan nahi du, eta garaipenaren kontakizuna gezur txikiekin puzten hasten da eta bere burua eskaintzen du printzesa erreinutik libratzeko eta, bide batez, inoiz izan ez den heroia bihurtzeko. Elurretan barrena abiatzen da lagunekin abentura arriskutsuak bizitzera. Bidaian ohartuko da heroia izatea baino garrantzitsuagoa dela bere buruarekin eta lagunartearekin zintzo jokatzea, eta merezi duten pertsonen alde borrokatzea.

Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. ORM Elurretako Erresuman (The Snow Queen 2) aurten diruz laguntzen den lehen filma da.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.