Oroimina plazaratzen

Sara Sebastián - 2016-11-25T11:30:00+01:00

Zure nerabe aroa 90eko hamarkadan izan zen? Telebista gustuko zenuen? Zorteduna zu! “Remake”-n garaia da! Telesailak zu omentzen dabiltza azken urtean eta horrela jarraituko dute denbora luzez. Zure nerabe aroko telesail garrantzitsuenak bueltan izango dira (edo, jadanik, dira) laster. Zeintzuk? Adi Sara Sebastian Perezek kontatzen digunari…

 

GILMORE NESKAK

 

Gaur, azaroak 25, bueltatu dira Gilmore neskak (Gilmore Girls/Las chicas Gilmore) gurera Netflix katean. Lau tv-moviez (telebistarako pelikulaz) osatutako denboraldi berri honek ama eta alabaren urte oso bat kontatu digu; kapitulu bakoitza urtaro bat. Jatorrizko telesailean agertutako aktore gehienak bueltan daude: Alexis Bledel eta Lauren Graham (Rory eta Lorelai Gilmore), Scott Patterson (Luke), Kelly Bishop (Emily Gilmore), Melissa McCarthy (Sokie), Sean Gunn (Kirk), Yanic Truesdale (Michel), Keiko Agena (Lane), Liza Weil (Paris), Milo Ventimiglia (Jess), Matt Czuchry (Logan) eta Jared Padalecki (Dean). Irakurri duzuen moduan, Roryk izan dituen maitale guztiak bueltan izango dira Star Hollowen! Faltako den bakarra, aitona. Edward Herrmanen aktorearen heriotzak telesailaren zaleek asko maite zuten pertsonai honen presentzia eragotzi du. Pena bat.

 

TWIN PEAKS

Estreinaldi data zehatzik gabe, Showtime kateak 2017ko udaberria du buruan.1991ean amaitutzat eman telesail mitiko honen itzulera Kyle Mackachlan (Dale Cooper), Eddie Vedder, Ernie Hudson edota David Duchovny batuko ditu beste behin, jarraipen honetan egongo diren 200!! pertsonai berriak ahaztu gabe. Denek zalantza berbera dutelarik: Nork hil zuen Laura Palmer? David Lynchen esku egongo da erantzuna ezagutzea… ala ez.

 

X ESPEDIENTEAK

Jadanik, 90eko hamarkadako telesail mitiko hau gure pantailetara bueltatu zen 2016ko urtarrilean, hamargarren denboraldi batekin. Sei kapituluz osatutakoa, bere amaiera irekia izan zen eta bere arrakasta iraganean izandakoren parekoa. Ondorioz, ustez baino lehen, Mulder eta Scully bueltan izango ditugu berriro ere. Ikusiko duzue.

 

BEL-AIRREKO PRINTZEA

Estreinaldi data eta zein katek igorriko duen erabaki gabe badago ere, Overbook Entertainment-ek (eskubideak dituen ekoiztetxeak) argi azaldu du Will Smith izar bat bihurtu zuen sitcom hau berreskuratu nahi duela. Baina zaleen desengainua handia izango da: Will Smith ez da protagonista nagusia izango. Aktoreak ekoizle lanak soilik egingo dituela ezagutzera eman delako.

 

MACGYVER

Irailean estreinatu zen Estatu Batuetan reboot hau. CBS katea izan da Richard Dean Anderson (Stargate SG1) aktoreak 1985etik 1992ra modan jarritako pertsonaia berreskuratu duena. Denboraldi berri honetan MacGyver gazteago bat ikusiko denez, oraingoan, protagonista lanetan Lucas Till (X-Men: Lehenengo klasea) aktorea aurkituko dugu. Txikleak eta klipak modan jarri dira berriro? Zuen esku dago.

 

HEROES REBORN

Telebista zaleentzako 2016a Heroes (2006) telesailaren itzulerarekin hasi zen. Jatorrizko istorioaren xarma mantenduz, ekoizpen honek ezagunak ziren aurpegi asko ekarri zituen bueltan (Jack Coleman, Sendhil Ramamurthy, Greg Gruberg, Jimmy Jean-Louis, Masi Oka, Noah Gray edota Christine Rose) baina heroi berriak ahaztu gabe.

 

NAHITAEZKO AMAK

Gilmore Neskak berreskuratu aurretik, Netflix-ek kateak beste froga bat egin zuen: Nahitaezko aitak (Full House/Padres forzosos) telesailaren remake bat. Oraingoan, alabak dira protagonistak, eta istorioaren abiapuntua DJ Tannerren, alaba zaharrenaren, itzulera da. Alargundu ostean, hiru seme ditu zaintzeko eta horretarako bere ahizpa (Stephanie Tanner) eta bere lagun minaren (Kimmy) laguntza izango du. Jatorrizko telesailaren protagonistak ere (aitak) bisitan ikusiko ditugu kapitulu askotan.

 

POWER RANGERS

Seguruenik itzulera gehien izan dituen telesailak. Oraingoan, zinema-aretoetan ikusiko ditugu berriro ere. 2017ko martxoan, eta Liongateten eskutik, bueltan izango bai dira. Dean Israelite zuzendari lanetan, eta Bryan Cranston Zordon pertsonaiaren larruan; superheroi berrien (RJ Cyler, Naomi Scott, Ludi Lin, Becky G, Dacre Montgomery) maisua.

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.