#OscarSariak: Aurtengo kiniela, gure irabazleak

Aratz Arregi - 2017-02-23T23:04:00+01:00

Hau Artaz Arregi kolaboratzailearen Oscar kiniela da... zurea egitera ausartzen zara? Idatzi iruzkin bat zure kinielarekin eta parte hartzen duzuten guztion artean "Zinema Uneak" katilu bat zozketatuko dugu! Zorte on eta animatu!

 

Igande honetan Oscar sarien banaketa ospatuko da eta aitzakia horrekin nire kiniela egitea otu zait. Alde batetik diagnosi txiki bat egingo dut eta bestetik nire ustez sail garrantzitsuenetan nork irabaziko duen aipatuko dizuet. Bakoitzak bere apustua egin dezala.

Pelikula onenaren saria hiru izenbururen artean dago: Moonlight, La La Land eta Manchester itsaso aurrean, gainontzekoek ez dute aukera handirik. Sari banaketen eboluzioa ikusirik badirudi La La Land gailenduko dela, BAFTA eta Urrezko Globoetan garaile izan zen, besteak beste.

 

 

Damien Chazelle irabaziko du zuzendari onenari dagokiona. Aurten ez dago konpetentzia handiegirik. Egia da bi izen handi daudela baina bakoitzak bere handicapa du. Mel Gibsonek badauka bere saria (Braveheart pelikulagatik zuzendari bezala irabazi zuena) eta ez dut uste Denis Villeneuve zientzia fikziozko filme bategatik sarituko dutenik.

Aktore onena Casey Afleck izango da ziurrenik. Egia da azken asteetan Denzel Washingtonek indarra hartu duela, baina lehenak sari gehienak irabazi ditu Oscarrera daraman bide luzean. Sorpresa handia izango litzateke alderantziz gertatuko balitz. Badirudi Ryan Goslingen aukerak ere oso urriak direla, pelikula izarraren protagonista izan arren.

 

 

Emakume aktoreen artean Emma Stone da faboritoa. Egia da zenbaitek Natalie Portmanen aldeko apustua egiten dutela (Jacqueline Kennedy oso figura amerikarra da), baina La La Land pelikulak sarietan izan(go) duen efektua Stonentzat onuragarri izango da. Hirugarren tokian Isabelle Huppert dago, baina Hollywood nekez ausartuko da berak egiten duen moduko pertsonaia bat saritzen.

Taldeko aktore onenaren sarian bi izen nabarmentzen dira: Mahershala Ali eta Dev Patel. Lehenak  sari gehienak eraman ditu baina bigarrenak BAFTA saria irabazi zuen ezustean. Hala ere, lehenak ditu aukera gehienak.

 

 

Taldeko emakumezko aktore onenaren sailean ez dago zalantza izpirik, Viola Davisen izena entzungo dugu eszenatokian. Benetan merezitakoa gainera. Michelle Williams beste urte baten sarituko duten esperantza daukat.

Egokitutako gidoi onena  Moonlightek eskuratuko du eta jatorrizko gidoi onena berriz, Manchester itsaso aurrean.

Atzerriko pelikula onenaren saria alemaniara joango da Toni Erdmann filmeari esker. Ez zirudien komedia xelebre onek akademiaren onespena lortuko zuenik baina sail honetan beti dago aukera pelikula desberdinagoak saritzeko.

 

 

Soinu banda, abesti eta jantzi onena erabaziko dituena La La Land izango da. Makillajean Star Trek Haratago eta efektu berezietan  Ohianaren libura (Rogue Onen gainetik) dira nire apustuak. Soinuan Mel Gibsonen azkenak aukera asko ditu. Argazki onena Rodrigo Prietoren (Isiltasuna) eta James Laxtonen (Moonlight) artean dago dema, baina ezin ahaztu Linus Sandgren (La La Land) ere. Nire aukera eta nahia Prieto da.

Azkenik animaziozko filmean Zootropolis gailendu daiteke Kubo eta bi korda magikoak gainetik. Biak parekatuak daude eta agian horrek Moanarentzat aukera bat uzten du. Nire apustua lehenengoa da.

  


Hau Artaz Arregi kolaboratzailearen Oscar kiniela da... zurea egitera ausartzen zara? Idatzi iruzkin bat zure kinielarekin eta parte hartzen duzuten guztion artean "Zinema Uneak" katilu bat zozketatuko dugu! Zorte on eta animatu!

 

ARATZ ARREGIREN OSCAR KINIELA

Filmik onena

La La Land

Zuzendaririk onena

Damien Chazelle (La La Land)

Emakumezko aktorerik onena

Emma Stone (La La Land)

Gizonezko aktorerik onena

Casey Affleck (Manchester itsaso aurrean)

Taldeko emakumezko aktorerik onena

Viola Davis (Fences)

Taldeko gizonezko aktorerik onena

Mahershala Ali (MoonLight)

Egokitutako giodirik onena

Moonlight

Jatorrizko gidoirik onena

Manchester itsaso aurrean

Ingelesez besteko filmik onena

Toni Erdmann (Alemania)

Animaziozko filmik onena

Zootropolis

Soinu bandarik onena

La La Land

Abestirik onena

La La Land

 

 

Lander Arteaga E.
Lander Arteaga E. dio:
2017/02/24 03:04

Nire kiniela :)

Filmik onena: La La Land
Zuzendaririk onena: Damien Chazelle (La La Land)
Emakumezko aktorerik onena: Emma Stone (La La Land)
Gizonezko aktorerik onena: Casey Affleck (Manchester itsaso aurrean)
Taldeko emakumezko aktorerik onena: Viola Davis (Fences)
Taldeko gizonezko aktorerik onena: Jeff Bridges (Komantxeria)
Egokitutako giodirik onena: Fences
Jatorrizko gidoirik onena: La La Land
Ingelesez besteko filmik onena: Land of mine (Danimarka)
Animaziozko filmik onena: Kubo eta korda magikoak
Soinu bandarik onena: La La Land
Abestirik onena: City of Stars - La La Land

Ea zenbat asmatzen ditudan ;)

Luis Miguel Pérez Rodríguez
Luis Miguel Pérez Rodríguez dio:
2017/02/25 13:44

Mejor película: la la land
Mejor dirección: damien chazelle (aunque dudo entre él y barry jenkins)
Mejor actriz: natalie portman
Mejor actor: denzel washington
Actriz de reparto: viola davis
Actor de reparto: maershala ali
Guión: Damien chazelle
Guión adaptado: August wilson
Mejor fotografía: linus sandgren
Montaje: tom cross
Banda sonora: justin hurwitz
Canción original: city of stars
Diseño de producción: la la land
Mejor maquillaje: escuadrón suicida
Diseño de vestuario: jackie
Efectos visuales: el libro de la selva
Montaje de sonido: la la land
Mezcla de sonido: la la land
Película de animación: zootropolis
Película documental: i am not your negro
Película de habla no inglesa: land of mine
Corto de ficción: timecode
Corto de animación: pearl
Corto documental: 4.1 miles

Garikoitz
Garikoitz dio:
2017/02/25 17:08

Filmik onena: La La Land
Zuzendaririk onena: Damien Chazelle (La La Land)
Emakumezko aktorerik onena: Emma Stone (La La Land)
Gizonezko aktorerik onena: Casey Affleck (Manchester itsaso aurrean)
Taldeko emakumezko aktorerik onena: Viola Davis (Fences)
Taldeko gizonezko aktorerik onena: Mahershala Ali (MoonLight)
Egokitutako giodirik onena: August Wilson (Fences)
Jatorrizko gidoirik onena: La La Land
Ingelesez besteko filmik onena: Toni Erdmann (Alemania)
Animaziozko filmik onena: Kubo y las dos cuerdas mágicas (Travis Knight)
Soinu bandarik onena: La La Land
Abestirik onena: City of Stars (La La Land)

Gaizka Izagirre 🎬
Gaizka Izagirre 🎬 dio:
2017/02/26 17:25

Nirea ;D:
Filmik onena: Moonlight
Zuzendaririk onena: Damien Chazelle (La La Land)
Emakumezko aktorerik onena: Natalie Portaman (Jackie)
Gizonezko aktorerik onena: Casey Affleck (Manchester by the sea)
Taldeko emakumezko aktorerik onena: Viola Davis (Fences)
Taldeko gizonezko aktorerik onena: Dev Patel (Lion)
Egokitutako giodirik onena: Arrival
Jatorrizko gidoirik onena: La La Land
Ingelesez besteko filmik onena: Toni Erdmann (Alemania)
Animaziozko filmik onena: Zootropolis
Soinu bandarik onena: La La Land
Abestirik onena: City of Stars (La La Land)

Zinema Uneak
Zinema Uneak dio:
2017/03/06 10:31

Asteburu honetan zozketa egin ondoren, Garikoizt izan da gure katiluaren irabazlea!

Garikoitz, zurekin jarriko gara harremanetan aste honetan saria bidaltzeko.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, eta zorionak Garikoitz!

Aitor Carballo
Aitor Carballo dio:
2017/03/12 15:25

kiniela ederra! ta egia esan Moonlight-ek azken unean sari potoloa surrealistikoki eskuratzeak poztu ninduen! Arrival eta Manchester beyond the sea ere oso gogoko izan ditut, ta orokorrean nik neuk ere sinatuko nuke aurtengo palmaresa. Pena bakarra, Huppert oscar gabe geratzea. Vive Huppert!

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.