#OscarSariak: Filmik, zuzendaririk eta aktorerik sarituenak

Sara Sebastián Pérez - 2017-02-21T22:59:00+01:00

#OscarSariak astearekin jarraituz, gaurkoan historian zehar pelikula, zuzendari eta aktorerik arrakastatsuenen zerrenda egin dugu. Zein filmak dira Oscar gehien irabazi dituztenak? Zein aktore edo zuzendari da golardo gehien biltzea lortu duena? Jakin-mina piztu bazaizu, adi egon!

 

FILMIK SARITUENAK

Titanic

Estreinaldi Data: 1998/01/08

Zuzendaria:  James Cameron

Aktoreak: Leonardo DiCaprio, Kate Winslet, Billy Zane

Historiak eman duen itsasontzi famatuenaren hondoratzea hamaika Oscar eskuratzea lortu zuen. Guztira 14 izendapen lortu bazituen ere, askotan gogoratzen dena Leonardo DiCaprioren izendapen-eza izan ohi da.

 

Ben-Hur

Estreinaldi Data: 1960/01/29

Zuzendaria: William Wyler.

Aktoreak: Charlton Heston, Jack Hawkins, Stephen Boyd

Hamabi izendapenetik hamaika sari lortu zituen 1959an. Filmatu zen garaian historiako pelikularik garestiena izan zen 15 milioi dolarreko aurrekontuarekin. Egungo film independente bat baino gutxiago.

 

Eraztunen jauna: Erregearen itzulera

Estreinaldi Data: 2003/12/17

Zuzendaria: Peter Jackson

Aktoreak: Elijah Wood, Viggo Mortensen, Ian McKellen

Eraztunen jaunaren trilogiaren azken filmak hamaika hautagaitzatik hamaika sari lortu zituen, inoiz lortu den arrakasta borobilena. Aurreko bi filmak beste sei Oscar ere eskuratu zituzten: 17 guztira.

 

Haizeak eraman zuena

Estreinaldi Data: 1940/01/17

Zuzendaria: Victor Fleming, George Cukor

Aktoreak: Clark Gable, Vivien Leigh, Thomas Mitchell

Urte horretan, Clark Gable galtzaileetako bat izan bazen ere, filmak hamahiru izendapenetik hamar sari lortu zituen. Nola ez, Filmik onenaren eta Zuzendaririk onenaren sariak barne.

 

West Side Story

Estreinaldi Data: 1961/12/23

Zuzendaria: Jerome Robbins, Robert Wise

Aktoreak:  Natalie Wood, George Chakiris, Richard Beymer

Filmik, Zuzendaririk eta Taldeko aktorerik onenen sariak eskuratzeaz gain, musikal honek beste sei sari ere irabazi zituen. Hamaikatik hamar. Irabazi ez zuen sari bakarra Egokitutako gidoirik onenaren mailan izan zen.

 

ZUZENDARIRIK SARITUENAK

Walt Disney

Zinemaren industrian Oscar sari -eta izendapen- gehien irabazi dituen pertsona Walt Disney da. Sari gehienak Animaziozko Film Laburrik onenaren kategorian badira ere, guztira, Disneyk 22 sari eta 59 izendapen lortu zituen. Hogeita bi Oscarren artean ohorezko lau gainera; gaindiezina.

 

John Ford

Oscar sari gehien eskuratu dituen zuzendariak. Guztira, Fordek lau golardo jaso zituen 1936an (The Informer), 1941an (The Grapes of Wrath), 1942an (How Green Was My Valley) eta 1953 (The quiet man). Gainera, oso gogoratua den beste izendapen bat lortu zuen: oraindik bere lan guztien artean bikaina den Diligentzia (1939) pelikulagatik.

 

Frank Capra

Oscar sari gehien lortu dituen bigarren zuzendaria; guztira, hiru sari. 1934an lanagatik, 1938an pelikulagatik eta 1939an filmagatik. Caprak beste hiru izendapen jaso zituen, ahaztezina den 1946ko Bizitza Ederra Da lanagatik, besteak beste.

 

AKTORE SARITUENAK

Katherine Hepburn

Lau Oscar sarirekin, historia osoan sari gehien lortu dituen aktorea da oraindik: Morning Glory (1933), Guess Who's Coming to Dinner (1967), The Lion in Winter (1968) eta On Golden Pond (1981). Bitxia bada ere, ez zuen sari bat bera ere jaso. Ez zuen gustuko sari banaketetara joatea.

 

Walter Brennan

Hiru sari irabaztea lortu zuen lehenengo gizonezko aktorea. 1936an Come and Get It lanagatik, 1938an Kentucky filmagatik eta 1940an The Westerner pelikulagatik, Hiru sariak Taldeko gizonezko aktorerik onenaren mailan.

 

Daniel Day-Lewis

Aktore estatubatuarrak Walter Brennanen marka, nolabait, haustea lortu zuen: hiru sari jaso ditu orain arte eta, gainera, hirurak Aktorerik onenaren kategorian. 1990ean Nire ezker oinagatik, 2008an Odola izanen da lanagatik eta 2013an Lincoln presidentearen papera egiteagatik. Gainera, beste bi izendapen lortu ditu Gangs of New York eta Aitaren izenean pelikulengatik.

 

Meryl Streep

Oscar sarietarako izendapenen erregina: aurtengo hautagaitza kontuan hartuz 18 izendapen jaso ditu bere ibilbide osoan zehar. Hauetatik, Streepek 3 Oscar sari lortu ditu: 1980an taldeko aktore onenari Kramer vs. Kramer filmagatik, bigarrena 1983an Sophieren erabakia pelikulagatik aktore onenaren kategorian, eta, urte asko geroago, 2012an Burdinezko dama lanean Margaret Thatcher antzezteagatik.

 

Ingrid Bergman

Aktorerik onena eta taldeko aktorerik onena mailak batuz hiru sari ere irabazi dituen beste antzezle bat. 1946an Gaslight lanagatik, 1957an Anastasia filmagatik, eta hirugarrena 1975ean Orient Expresseko hilketan egindako taldeko lanagatik. Bergmanek beste lau izendapen jaso zituen, baina kasu horietan garaile atera gabe.

 

Jack Nicholson

1975ean, Norbaitek kukuaren habiaz gain hegan egin zuen filmean eginiko lanagatik bere lehenengo Oscarra jaso zuen Gizonezko aktorerik onenaren mailan. Zortzi urte geroago, 1983an Taldeko Gizonezko aktorerik onenaren golardo ere jaso zuen Maitasun Loturak pelikulagatik. Egun arte irabazi duen hirugarren eta azken Oscar saria 1998an izan zen Hobekiago ezin filmean Melvin Udallen papera egiteagatik.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.