#OscarSariak: Izendapenik lortu ez eta klasikoak bilakatu diren bost artelan

Sara Sebastián Pérez - 2017-02-24T21:00:38+01:00

Urtero Oscar sarien izendapenak ezagutzera ematen direnean izen propio asko daude: bai izendapena lortu dutenenak baita entzutea espero ziren izenak baina azkenean izendapenik gabe gelditzen direnenak. Baina, gertatu al da noizbait klasiko bat bilakatu den film zoragarri batek izendapen bat bera ere ez lortzea? Bai, gutxienez aurkezten dizkizuegun bost kasu hauetan.

#OscarSariak artikulu-bildumarekin jarraituz, gaur, klasiko bilakatu diren eta izendapenik lortu ez zuten bost film bikain.

 

Hiriko argiak

Estreinaldi Data: 1931/03/07

Zuzendaria:  Charles Chaplin

Aktoreak: Charles Chaplin, Virginia Cherrill, Florence Lee

1929an Zirkua lanagatik  Chaplinek ohorezko saria bat jaso zuen; zuzendari, aktore eta gidoilari moduan eginiko lanagatik. Agian, ohorezko oscar hau da hiru urte geroago Hiriko argiak lanak(Zirkua baino askoz hobeagoa dena) lanak izendapen bat bera ere ez lortzearen arrazoia. Filma zinema-mutuaren azken lanetariko bat izatea beste arrazoi bat izan daiteke. Urte horretako irabazlea Cimarron izan zen, Chaplinen lanaren kalitatea ez duena baina agian bere garaian “modernoago” zirudiena. Charles Chaplinek Oscar sariekin bizitako desamodioa 1936an errepikatuko zen, gaur egun, artelan bat bezala ikusten dugun beste film batekin: Garai modernoak.

 

Scarface

Estreinaldi Data: 1932/04/09

Zuzendaria: Howard Hawks, Richard Rosson

Aktoreak: Paul Muni, Ann Dvorak, Karen Morley

Gaur egun ikusita, 1932an gertatutako ez du inongo zentzurik: Filmik onenaren sarirako zortzi hautagai egon ziren, baina Scarfacek (Howard Hawkek eta Richard Rossonek elkarrekin zuzendutakoa) ez zuen izendapen bat bera ere lortu. Agian, arazoa lan honen bortizkerian dago; urte horretan akademikoak “Hotel Handia” lan arina saritzea erabaki bai zuten (Bitxikeria giza, Hotel Handia filmak beste izendapen bat bera ere lortu gabe sari nagusia irabazi duen pelikula bakarra da).

 

Scarlet Street

Estreinaldi Data: 1945/12/28

Zuzendaria:  Fritz Lang

Aktoreak: Edward G. Robinson, Joan Bennett, Dan Duryea

Fritz Lang zuzendariaren zinema eta Oscar sarien arteko harremana ez zen inoiz ona izan. Bere ibilbide osoan zuzendari austriarrak ez zuen Oscar sarietarako izendapen bat bera ere ez jaso; ez Alemanian egindako lanengatik ezta Estatu Batuetan filmatutakoengatik. Metropolis eta M bezala artelan bi izendapenik gabe gelditu ziren Oscar sarien lehenengo edizioetan,baina bi kasuetan arrazoia legezkoa zen: epetik kanpo estreinatu zirela. Baina Scarlett Street lanaren kasuan ez dago aitzakiarik. Zinema Beltzaren klasiko honek hainbat izendapen lortu behar izan zituen: Filmik onena, Zuzendaririk onena edota aktorerik onenen mailan (zoragarriak bai Joan Bennett bai Edward G. Robinson).

 

Loriazko Bidezidorrak

Estreinaldi Data:  1957/12/20 (Gurean: 1980/09/18 – Donostiako Zinemaldian)

Zuzendaria:  Stanley Kubrick

Aktoreak: Kirk Douglas, Ralph Meeker, Adolphe Menjou

Zinema belikoko klasikoetako bat bezala ezagutzen den lan hau Oscar sarien mespretxua soilik jaso zuen. Izendapen bat bera ere ez. Egia da lan bortitz bat dela, eta gainera zinema belikoko beste klasiko batekin topo egin zuela: Kwai ibai gaineko zubia (urte horretan irabazle nagusia izango zena). Baina bi argudio hauek ez dira nahikoak jasandako ahanztura ulertzeko, Stanley Kubricken lan zoragarri honek izendapen pila bat merezi bai zuen.

 

Reservoir dogs

Estreinaldi Data: 1992/10/14

Zuzendaria: Quentin Tarantino

Aktoreak: Harvey Keitel, Tim Roth, Michael Madsen

Jadanik klasiko bat bilakatu den lan bikain honekin Taratinok bere lehenengo izendapena lortu behar izan zuen, gutxienez Jatorrizko gidoirik onenaren mailan. Gainera, Harvey Keitel edo Steve Buscemiren (Independent Spirit Award sariaren irabazlea) lanek beste hainbat merezi zuten. Tamalez, gaur egun akzio zinemaren klasiko bat bezala ikusten den lan hau esku hutsik gelditu zen.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.