#OscarSariak: Moonlight irabazle sinestezina, La La Land saridunena

Lander Arteaga E. - 2017-02-27T09:35:00+01:00

Goizeko seiak ziren gurean eta La La land 2017ko Oscar Sarien irabazle nagusia izateko aukera guztiak zituen. Filmik onenaren mailan faborito nagusiena zen Damien Chazellek Zuzendaririk onenaren saria eta Emma Stonek Emakumezko aktorerik onenaren saria irabazi ondoren. La La Land 6 sari zituen; Moonlight, Manchester itsaso aurrean eta Azken Gizona arte 2. Eta bat-batean, normaltasunez igarotako gaua hankaz gora jarri zen hau gertatzean:

 

 

Erroreaz jabetzen tipo zintzoa Jordan Horowitz ekoizlea da, La La Land pelikulako arduradunetako bat. Bikain aritu da agertoki gainean bizitako egoera kontuan hartuz. Zorionak berari.

Oscar sarien historian inoiz bizitako egoerarik arraroena eta tamalgarriena; inoiz gertatutako akatsik larriena. La La Land irabazle izendatu eta hiru!!!! minutura arazo bat zegoela iragarri, eta Moonlight izan da, azkenean, Filmik onenaren sariaren irabazlea. La La Land filmeko ekoizleak euren esker solasaldiak amaitua eta gero!!!! Desastre hutsa!

 

 

Pena bat izan da, gaua espero zen bidetik joan bai da azken une horretara arte. Umore fina Jimmy Kimmelen eskutik, politika gutxi (edo gutxienez ondo disimulatuta), sariak oso banatuta denak pozik utziz, eta nahikoa arina den gainera (gutxienez sari banaketa hauek izan ohi direnarekin alderatuz. La La Land filmak, ordura arte eta gaua amaitu ondoren, sei sari zituen - Zuzendaririk, Emakumezko aktorerik, Musikarik, Abestirik, Argazkirik eta Produkzio diseinurik onenak -, eta Moonlight-ek - Egokitutako gidoirik eta Taldeko gizonezko aktorerik onenak -, Manchester itsaso aurrean lanak - Gizonezko aktorerik eta Jatorrizko gidoirik onenak - eta Azken gizona arte pelikulak - Soinurik eta muntatzerik onenak - bi. Ordura arte, gauaren irabazlea La La Land zen, eta azken saria eskuratuta irabazle bakarra gainera.

Baina, azkenean, ez da horrela izan. Sari nagusia Moonlight-ek eskuratu du, eta berarentzat da aintzaren erdia. Beste erdia, oraindik, La La Land musikalarena da; sei Oscar lortzea, Zuzendari eta Emakumezko aktore barne, ez da lan makala. Pena handiena, sari banaketaren amaierak izan duen giro arraroa.

 

 

Beste sariak birpasatuz, Zootropolis pelikulak Animaziozko filmik onenaren saria eskuratu zuen (espero bezala), Animalia Fantastikoak lanak Harry Potter unibertsoari bere lehenengo Oscar saria eman dio Jantzirik onenen mailan, eta O.J.: Made in America Dokumentalik onenaren irabazlea izan da. Apustu guztiak betez ere, Viola Davis (Fences) Taldeko emakumezko aktorerik onena izan da eta Arrival filmak soinu muntatzerik onena eskuratu du. Amaitzeko, Oihaneko liburua Efektu onenen maila irabazle izan da, Eskuadroi Suizida Makillajerik onenaren kategorian eta The Salesman irandarra Ingelesez besteko filmik onenaren mailan.

 

 

Bitxikeri giza, datu batzuk: Damien Chazelle, 32 urterekin, Zuzendaririk onenaren saria jaso duen pertsona gazteena da; aurten Ohorezko Oscarra jaso dutenen artean Jackie Chan aktorea - saria Sylvester Stallonek eman zion, ze nolako argazki bitxia -, Asian Hollywoodeko filmak zabaltzen egiten duen lanagatik; eta hildakoei egindako omenaldia, "In memorian" unea, hunkigarria izan bada ere, gerora, argazki batekin anahastu direla ere ezagutu da. Ez, dudarik gabe, atzokoa ez da Oscar Sarien banaketa jairik onena.

 

 

Hemen dituzue irabazle guztien izenak:

 

FILMIK ONENA

Izarren hiria - La La Land
Manchester itsaso aurrean 
Lion  
Komantxeria
Arrival
Ezkutuko piezak
Azken gizona arte
Moonlight
Fences

 

ZUZENDARIRIK ONENA

Denis Villeneuve - Arrival
Mel Gibson - Azken gizona arte
Damien Chazelle - Izarren hiria La La Land
Kenneth Lonergan - Manchester itsaso aurrean
Barry Jenkins - Moonlight

 

GIZONEZKO AKTORERIK ONENA

Casey Affleck - Manchester itsaso aurrean
Denzel Washington _ Fences
Andrew Garfield - Azken gizona arte
Viggo Mortensen - Captain Fantastic
Ryan Gosling - La La Land

 

EMAKUMEZKO AKTORERIK ONENA

Natalie Portman - Jackie
Isabelle Huppert - Elle
Ruth Negga - Loving
Emma Stone - Izarren hiria La La Land
Meryl Streep - Florence Foster Jenkins

 

TALDEKO GIZONEZKO AKTORERIK ONENA

Mahershala Ali - Moonlight
Jeff Bridges - Komantxeria
Lucas Hdges - Manchester itsaso aurrean
Dev Patel - Lion
Michael Shannon - Gaueko animaliak

  

TALDEKO EMAKUMEZKO AKTORERIK ONENA

Viola Davis - Fences
Naomie Harris - Moonlight
Nicole Kidman - Lion
Octavia Spencer - Ezkutuko piezak
Michelle Williams - Manchester itsaso aurrean

 

JATORRIZKO GIDOIRIK ONENA

La La Land
20th Century Women
The Lobster
Manchester itsaso aurrean
Komantxeria

 

 

EGOKITUTAKO GIDOIRIK ONENA

Arrival
Lion
Moonlight
Ezkutuko piezak
Fences

  

ANIMAZIOKO FILMIK ONENA

Kubo eta korda magikoak
Vaiana
Kalabazinen bizitza
Dortoka gorria
Zootrópolis

 

INGELESEZ BESTEKO FILMIK ONENA

A man called Ove (Suedia)
Tanna (Australia)
Land of mine (Danimarka)
The Salesman (Iran)
Toni Erdmann (Alemania)

 

SOINU BANDARIK ONENA

La La Land
Moonlight
Jackie
Lion
Passengers

 

 

ABESTIRIK ONENA

Can’t Stop the Feeling - Trolls
City of Stars - La La Land
Audition (The Fools Who Dream) - La La Land 
The Empty Chair  - Jim: The James Foley Story
How Far I'll Go - Moana

 

DOKUMENTALIK ONENA

O.J: Made in America - Ezra Edelman 
I Am Not Your Negro - Raoul Peck
Life, Animated - Roger Ross Williams 
13th - Ava DuVernay
Fire at Sea - Gianfranco Rosi

 

ARGAZKIRIK ONENA

La La Land
Lion
Arrival
Moonlight
Isiltasuna

 

JANTZIRIK ONENAK

Animalia fantastikoak eta non aurkitu
Florence Foster Jenkins
Jackie
La La Land
Aliatuak

 

MUNTZATZERIK ONENA

Arrival
Azken gizona arte
Komantxeria
La La Land
Moonlight

 

PRODUKZIO DISEINURIK ONENA

Animalia fantastikoak eta non aurkitu
Ave, Cesar!
La La Land
Arrival
Passengers

 

MAKILLJE ETA ILE-APAINKETARIK ONENAK

Star Trek: Harago
A man called Ove
Eskuadroi Suizida

 

EFEKTU BEREZIRIK ONENAK

Oihaneko liburua
Rogue One: Star Wars istorio bat
Doctor Strange
Marea Beltza
Kubo eta korda magikoak

 

SOINU NAHASKETARIK ONENA

Arrival
Azken gizona arte
La La Land  
Rogue One: Star Wars istorio bat 
13 hours

 

SOINU MUNTATZERIK ONENA

Azken gizona arte  
Mare beltza
Arrival
Sully
La La Land

 

FILM LABURRIK ONENA

Silent Nights - Aske Bang; Kim Magnusson 
Ennemis Interieurs - Selim Azzazi
Timecode - Juanjo Giménez
Sing (Mindenki) - Kristof Deak 
Le Femme et le TGV - Timo von Gunten

 

DOKUMENTAL LABURRIK ONENA 

The White Helmets - Orlando von Einsiedel, Joanna Natasegara
Joe's Violin - Kahane Cooperman, Raphaela Neihausen 
Extremis - Dan Krauss
4.1 Miles - Daphne Matziaraki
Watani: My Homeland - Marcel Mettelsiefen, Stephen Ellis

 

ANIMAZIOKO FILM LABURRIK ONENA

Pear and Cider Cigarettes - Robert Valley, Cara Speller
Piper - Alan Barillaro, Marc Sondheimer
Pearl - Patrick Osborne
Borrowed Time - Andrew Coats, Lou Hamou-Lhadj)
Blind Vaysha - Theodore Ushev

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.