Ostiral honetan, Batman Lego Filma... euskaraz!

Zinema Uneak - 2017-02-08T17:25:00+01:00

Ostiralean estreinatuko da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan Batman Lego Filma euskaraz.

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren ostiralean, otsailak 10, Batman Lego filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hirugarren pelikula da. Hain zuzen Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi zinema aretotan ikusteko aukera izango da.

Hauxe da zerrenda:

  • Iruñea: Golem La Morea
  • Bilbao: Multis
  • Getxo: Zinema
  • Barakaldo: Cinesa Max Ocio
  • Gasteiz: Florida
  • Errenteria: Niessen
  • Usurbil: Cinesa Urbil
  • Donostia: Printzipe

Chris Mckayk zuzendutako ekoizpen handi berri hau Lego filma fenomeno mundial bilakatu zuen espiritu adeigabe eta jostagarri berarekin dator; bere burua taldeko lidertzat hartzen zuen pertsonaia protagonista duelarik, LEGO Batman. Heroiak Joker zitalaren konkistatik salbatu nahiko du Gotham hiria.

Zinema Euskaraz programak gogoz ekin dio 2017ari, eta Batman Lego Filma aurten diruz laguntzen duen hirugarren filma da. Aurrez ORM Elurretako Erresuman (The Snow Queen 2) eta Ballerina estrenatu dira.

 

Irakurri Batman Lego Filmaren inguruko gure kritika zinema-aretora joan aurretik hemen.

 

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.