Ostiralean Spider-Man: Homecoming estreinatzen da, hemen lehenengo lau minutuak

Zinema Uneak - 2017-07-25T16:30:00+02:00

Ostiral honetan ikusmin handia piztu duen Spider-Man: Homecoming filma estreinatuko da. Armiarma gizonaren abentura berri bat, Amerika kapitaina: Gerra Zibila pelikulan ikusitako hasiera berriaren jarraipena.

Gaur, hiru eguneko aurrerapenarekin, film honen lehenengo minutuak ikusteko aukera eskaintzen dizuegu. Pantailan izenburua agertu eta ondorengo minutuak. Amerika kapitaina: Gerra Zibila eta film berri honen artean zubi bezala funtzionatzen duten uneak.

Bideo honetan Spider-Man, IronMan, Amerika Kapitaina, Vision, Ant-Man edota Happy bizkartzaina ikusiko ditugu. Bitxia eta dibertigarria benetan aurrerapen hau.

 

 

Jon Watts zuzentzen duen film honetan aipatutako Tom Hollandekin batera Robert Downey Jr., Michael Keaton, Marisa Tomei, Zendaya, Jon Favreau edota Donald Glover ikusiko ditugu.

Ikusmin handia piztu duen Spider-Man Homecoming ekoizpenaren estreinaldia datorren ostiralean da, uztailaren 28an.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.