Pacific Rim: Uprising filmak bere lehen trailerra aurkeztu du NYCC-ean

Zinema Uneak - 2017-10-09T09:45:27+02:00

New Yorkeko Comic Con ekitaldiak San Diegokoari aurre egin nahian dabilela dirudi eta helburua lortzeko bere baitan film garrantzitsu askoren azken berriak aurkezten ari da. Justiziaren Ligaren trailerraz gain, Pacific Rim: Uprising filmarena ere zabaldu dute.

Guillermo del Torok zuzendutako Pacific Rim arrakastatsuaren jarraipenaren lehenengo bideo honetan protagonista berriak eta zaharrak ikusteko aukera izango dugu. Jake Pentecost (John Boyega), Nate Lambert (Scott Eastwood) edota Jules (Adria Arjona) alde batetik, eta Newton Geiszler (Charlie Day) eta Hermann Gootlieb doktoreak (Burn Gorman) bestetik. Mako Mori (Rinko Kikuchi) pertsonaia bueltan izango bada ere, trailer honetan ez da agertzen.

Halako filmen aurrerapenetan gertatu ohi den moduan akzioz beteriko bideo bat dugu aurkeztutakoa, borroka handiekin eta Pacific Rimen kasuan Jaeger eta Kaiju berri askorekin. Jatorrizko filmarekin gozatu zutenek, bideo berri honekin gozatuko dute ere. 

 

 

"Arraileko gudutik hamar urte pasa dira, eta ozeanoak lasai mantentzen dira, lasai baina urduri. Arraileko garaipenari esker Jaeger ekimena gizakiaren historian egondako mundu-mailako defentsa programarik indartsuena bilakatu da. Orain, PPDCak gazte ausart eta azkarrenei hurrengo heroiak izateko deialdia luzatzen die. Kaijuen mehatxua itzultzekotan, prest egongo dira."

Steven S. DeKnightek (Marvel's Daredevil) zuzendutako eta idatzitako Pacific Rim: Uprising filmean John Boyegaz gain Scoot Eastwood, Jing Tian, Lily Ji, Zhang Jin edota Wesley Wong ikusiko ditugu.

Pacific Rim: Uprising pelikularen estreinaldia 2018ko otsailaren 23rako iragarri da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.