Pailazoa herrira heldu da: IT filmak bere lehenengo trailerra aurkeztu du

Zinema Uneak - 2017-08-01T09:42:21+02:00

Pailazoa bat agertzen bada eta umeak desagertzen hasten badira, ez dago zalantzarik: Pennywhise itzuli egin da. Eta itzulera horretaz gozatzeko, onena IT berriaren lehenengo trailerraz euskaraz gozatzea.

Andy Muschietti (Mamá) zuzendaritzarekin eta Cary Fukunaga (True Detective) idatzitako gidoi batekin, Stephen King idazlearen beldurrezko eleberri klasikoa zinemara bueltatuko da udaren amaieran

1990eko telebistarako lana atzean utziz, zinemarako bertsio hau belaunaldi berriak izutzeko ahalmena izango duela dirudi, edo behintzat hori antzeman daiteke aurrerapen honetan.

Trailerrarekin batera, ekoizpen honen lehenengo kartela ere zabaldu da.

IT, gurean, irailaren 8an estreinatuko da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.