Paul Urkijoren Errementari filmak bere trailerra zabaldu du... ikusgarria!

Zinema Uneak - 2017-10-13T15:39:00+02:00

Donostiako Zinemaldian lehen aldiz ikusi zen eta, orain, Sitgeseko Zinemaldian bere nazioarteko estreinaldiaren egunean Errementari filmak bere behin betiko trailerra zabaldu du.

Ia bi minutuko luzerarekin, aurrerapen honek pertsonaia nagusiak aurkezteaz gain pelikulak izango duen giroa eta tentsioaren isla ere bada. Paul Urkijo zuzendari arabarraren opera primak mundu ilun eta deseroso batean murgilduko gaitu eta hori da zehazki bideo honek aurkezten duena.

 

 

Alex de la Iglesia ekoizpen lanetan aritu delarik eta Kandi Uranga (Patxi), Eneko Sagardoy (Sartael Deabrua), Uma Bracaglia (Usue), Gorka Aginagalde (Tenientea), Josean Bengoetxea (Santi) eta Itziar Ituño (Ana) protagonista direlarik, Errementari Aita Barandiaranek berreskuratutako Patxi Errementariaren ipuinean (edo kondairan) oinarrituta dago.

 

 

 

Esan bezala, gaur estreinatzen da Sitgesen, eta urriak 28an Donostian. Zinema-aretoetan estreinatzeko data oraindik zehaztu gabe badago ere, Paul Urkijoren hitzetan aurki izango da.

Momentuz, gozatu Errementariren trailerrarekin

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.