Paul Urkijoren Errementari Sitgeseko Zinemaldian estreinatuko da

Zinema Uneak - 2017-08-31T10:02:58+02:00

Atzo ezagutzera eman zen. Euskal Herrian sortutako, filmatutako eta ekoiztutako Errementari filma Sitgeseko Zinemaldian estreinatuko da urrian.

Paul Urkijo arabarrak zuzendutako eta Alex de la Iglesia bilbotarrak ekoiztutako lana FANT zinemaldian aurkeztu zen eta orain inguruko Beldurrezko Zinemaldi garrantzitsuenean estreinatuko da. Momentuz ez da ibilbide makala.

Euskal Mitologiako Patxi Errementaria pertsonaian oinarrituta, Errementari garaian Araban erabiltzen zen euskara erabiliz filmatu da. Beldurrezko ekoizpen fantastiko eta gotiko bat.

Gainera, atzo kartel berri bat ere zabaldu zuten:

 

 

Kandido Uranga protagonista duen euskal film honek ez du, momentuz, zinema-aretoetan estreinatzeko datarik. Orain, zinemaldi ezberdinetan estreinatzeko garaia da. Hala ere, Alex de la Iglesia eta Filmax banatzailearen laguntzarekin ez dago zalantzarik: zinema-aretoetara helduko da eta indartsu gainera.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.