Pixarren Coco filmak behin betiko trailerra eta kartela ezagutzera eman ditu

Zinema Uneak - 2017-09-14T08:15:00+02:00

Pixarren harribitxi berria musikaz beteriko Coco lana da. Eta ikusmina mantentzeko trailer eta poster berri bat zabaldu dituzte.

Bi minutu eta erdiko iraupenarekin, aurrerapen berrian Miguel eta Dante ikusteaz gain Hildakoen Lurra ezagutuko dugu. Eta bertan Miguelen familia ere. Teknikoki bikaina, istorioa aurrekoetan bezala hunkigarria izango dela iragarri daiteke.

Kartel berrian, trailerrean bezala, Miguel ez da protagonista bakarra. Miguelekin batera Coco amona eta bere familia ikusi ditzakegu.

Lee Unkrich (Toy Story 3) eta Adrian Molina zuzendari dituen lan honek, Michael Giacchino Oscar irabazlea izango du musikagile lanetan. Jatorrizko bertsioan Renée Victor, Ana Ofelia Murguía, Jaime Camil, Sofía Espinosa, Luis Valdez, Lombardo Boyar, Edward James Olmos, Alanna Ubach, Selene Luna edota Gabriel Garcia Bernalen ahotsak entzuteko aukera izango dugu.

Pixarren Coco abenduaren 1ean estreinatuko da gure zinema-aretoetan.

 

Erlazionatutako filmak

etiketak:

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.