Pottokien abentura berriaren behin betiko aurrerapena... euskaraz, noski!

Zinema Uneak - 2017-03-22T09:44:39+01:00

Hemen da Pottokiak: Ezkutuko herrixka pelikularen behin betiko trailerra. Akzio pila bat eta sorpresa bat baino gehiago, guzti hau Gargamel eta Azrael maltzurrak ahaztu gabe!

Umorez eta abenturaz beteriko bideo honetan ezkutuko herrixka ere ikusiko dugu, ezagutzen dugun Pottokien herrixkaren antzekoa baina era berean, guztiz ezberdina. Etxeko txikien gozamena izango den aurrerapen bat.

Pottokiak: Ezkutuko herrixka, gurean, martxoaren 31n estreinatuko da, eta gazteleraz ahotsak ezberdinak izango badira ere azpimarratu beharrekoa da EEBBetan bere ahotsarekin parte hartu duten aktoreen zerrenda ikusgarria: Mandy Patinkin, Joe Manganiello, Rainn Wilson, Demi Lovato, Julia Roberts, Michelle Rodriguez, Ariel Winter, Meghan Trainor edota Kelly Asbury.

 

 

 

Eta estreinaldira arte itxaronaldia gozatzeko... hemen duzue Meghan Trainorren I'm a Lady abestiaren bideoa, Pottokiak: Ezkutuko herrixka pelikularen kanta ofiziala.

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.