Rayo McQueen belaunaldi berrien aurka... Cars 3 filmaren trailer berria!

Zinema Uneak - 2017-03-03T10:00:00+01:00

Denbora aurrera doa eta konturatu aurretik zaharkitzen hasten gara. Gure inguruan gazteagoak diren hamaika pertsona agertzen dira, gure lana hobeto egin dezaketela aldarrikatuz. Horrelako egoeraren bat bizi al duzu? Ba, oraingoan, Rayo McQueen izango da biziko duena Cars 3 pelikulan. Gaur trailer berria euskaraz aurkezten dizuegu!

McQueenek Jackson Storm auto berriari aurre egin beharko dio: eleganteagoa, motor indartsuago bat eta aerodinamika abangoardistagoa duen lasterketa-auto bat. Bere arerioa gainditzeko nahi horretan Rayo McQueenek istripu bat izango dugu. Momentu horretatik aurrera helburu bakarra izango du buruan: berriro ere lasterketa-autorik onena izatea.

Pixar eta Disneyren Cars 3 lana ekainaren 16an estreinatuko da gurean.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.