Red Nose Day Actually, Love Actually filmaren jarraipenaren, lehenengo irudiak

Zinema Uneak - 2017-03-07T09:00:00+01:00

Hamar minutu izango dira soilik, martxoak 24an BBC katean. Eta ongintzazko helburu batekin. Harrigarriena, jatorrizko ekoizpenean parte hartu zuten ia aktore guztiak parte hartuko dutela. Agian ez dakizu zertaz hitz egiten ari garen, hala bada adi egon:

Love Actually filmak jarraipen bat izango du, Red Nose Day Actually. Richard Curtis zuzendariak berak sortutako Comic Relief ongintzarako elkarteak urtero ospatzen duen Red Nose Day egunean BBC katean estreinatuko den hamar minutuko film labur bat izango da. Zuzendari lanetan, nola ez, Richard Curtis.

 

 

Parte hartuko duten aktoreen zerrenda, amaigabea da: Colin Firth, Keira Knightley, Hugh Grant, Liam Neeson, Andrew Lincoln, Bill Nighy, Rowan Atkinson, Martine McCutcheon, Lucia Moniz, Thomas Brodie-Sangster, Olivia Olson eta Marcus Brigstocke. Faltako direnen artean Chiwetel Ejiofor,  Joanna Page, Martin Freeman edota Emma Thompson. Baina azken hau arrazoi garrantzitsu batengatik: Alan Rickman heriotza medio, Richard Curtisek argi azaldu zion Emma Thompsoni ezin izango zuela euren istorioaren inguruko ezer idatzi; eta biok ados egon ziren, Rickmani omenaldi bat egiteko modu onena zen. 

Baina zer kontatuko digute? Oso argi dago: hamalau urte pasa direlarik, pertsonaia nagusien gaur egun bizitzak ezagutuko ditugu. Oroiminez beteriko hamar minutu zoragarri espero ditugu.

Dena azalduta, egun hauetan filmaketaren inguruko lehenengo irudiak zabaldu dira. Zehazki, Emma Freud ekoizleak Twitterren bidez zabaldu ditu:

 

And here he is. Our Prime Minister. Again. And still hot. #rednosedayactually pic.twitter.com/yydy1Nc1l0

— emma freud (@emmafreud) 5 de marzo de 2017

 

Martxoak 24a heldu arte, hemen dituzu Emma Freudek zabaldutako argazki guztiak. Irudi hauetan Hugh Grant, Martine McCutcheon, Rowan Atkinson, Liam Neeson, Thomas Brodie-Sangster, Olivia Olson eta Richard Curtis zuzendaria ikusteko aukera dugu.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.