Rey eta Luke Skywalkerren argazki berriak, Azken Jediak gero eta hurbilago

Zinema Uneak - 2017-08-31T20:15:00+02:00

Abendua hurbiltzen doa eta astero Star Wars VIII. Atala: Azken Jediak filmaren inguruko berri gehiago zabaltzen doaz. Gehienetan jostailu edo merchandising ezberdinen inguruan izan ohi da, baina noiz behinka pelikularen irudi berriak dira. Oraingoan Rey eta Luke Skywalkerren argazki berriak.

Skywalker ilun bat. Arropa beltzarekin eta gainean Ahch-To planetak duen eguraldiari aurre egiteko kapa daramala. Aurpegi serio batekin, Luke Skywalkerren inguruan zabaltzen diren hainbat teoriarekin bat dator. Dirudienez, Ahch-To planetara joaterakoan Luke gizartearekin harremanak apurtu eta Indarraren jatorria ikasten hasiko da. Horrek bere sinemenak guztiz aldatuko ditu.

Bere argazkian Rey ere Ahch-To planetan dago, bere mailarekin ikusten dugu. Orain arte ikusitakoarekin bat dator behintzat, "Jedi" entrenamenduaren irudietan halako paisaiak ikusi baitira. Rey eta Lukeren arteko harremana oraindik ez da ezagutzera eman, eta seguruenik VIII. Atal honen sorpresetako bat izango da.

Star Wars VIII. Atala: Azken Jediak abenduaren 15ean estreinatuko da. Ordura arte... Indarra zuekin!

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.