"Richard Zikoina" euskaraz estreinatuko da ostiralean zinema aretoetan

Zinema Uneak - 2017-05-10T13:23:09+02:00

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker ostiral honetan, maiatzaren 12an, Richard Zikoina filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz.

Hona hemen zinema aretoen zerrenda:  

  • Bilbo: Alhondiga, Multicines eta Zubiarte
  • Donostia: Principe
  • Vitoria-Gasteiz: Florida
  • Iruña: Golem Morea
  • Usurbil: Cinesa Urbil
  • Errenteria: Niessen
  • Barakaldo: Max Ocio
  • Durango: Zugaza

Richard zikoinek hezitako txolarre umezurtza da, bere burua zikoinatzat duena. Negua iristean, bere zikoina familiak txolarre bat dela kontatu, eta basoan geratu behar duela esaten dio, ez baitu Afrikaraino iristeko bidaia luzean bizirauteko aukerarik izango. Richard benetako zikoina dela erakutsi nahiko die, bidaia luzea bere kabuz eginez. Bidaian zehar lagun berriak egingo ditu eta abentura zirraragarriak bizi, baina azkenean Afrikarako bidea topatzen duenean, zikoinetako bat erreskatatu beharko du, bere benetako indarra askatuz.  

 

 

Richard Zikoina, aurten, Zinema Euskaraz programak estreinatzen duen zazpigarren pelikula da, eta uda aurretik zinema-aretoetan estreinatuko den azkena. Orain arte Orm elurretako erresuman, Ballerina, Batman Lego, Harri Zopa eta Igelen erresuma estreinatu dira. Udazkenerako estreinaldi berriak espero dira

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.