RTVEk Handia pelikularen behin betiko trailerra zabaldu du, ikusgarria benetan

Zinema Uneak - 2017-09-15T13:53:46+02:00

Zinemaldian gozatzeko aukera izateko bi aste falta direla, RTVEk Handia filmaren behin betiko trailerra zabaldu du goizaldean. Ia bi minutuko aurrerapen eder bat.  

Ekoizpena aurkeztu zuen teaserraren ondoren, bideo luze honetan Altzoko Handiaren istorioa gehiago aurkezten da. Pertsonaia nagusiak ezagutuko ditugu, Espainiako erregina barne, eta segundo oro irudi zoragarriez gozatuko dugu. Handi filmak agintzen duen guztia betetzen badu, bikaina izango da. 

 

 

Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendutako pelikula Euskal Herriko historiaren gertaera bitxi batean oinarritzen da, Altzoko Handiaren istorioa ezagutzera eman nahi izan dute:

Lehen Gerra Karlistatik bueltan, Martinek Joakin anaia gaztea ikaragarri altua dela ikusiko du, harrituta geldituko delarik. Jendeak Lurreko gizasemerik altuena ikustearen truke ordaindu nahiko duela sinetsita, bi anaiok Europan zehar bidaiatuko dute, aberastasun goseak, diruak eta ospeak familia baten patua betiko aldatuko duten zeharkaldi batean.

Handia urriaren 20an estreinatuko da gure zinema-aretoetan. Aurretik, irailaren 29an Donostiako Zinemaldian emango dute. Zinema bikainaz euskaraz gozatzeko aukera paregabea.

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.