San Diegoko Comic-Con: HBOk Westworlden 2. denboraldiaren aurrerapena zabaldu du

Zinema Uneak - 2017-07-24T20:00:00+02:00

Westworld telesail arrakastatsuak ere bere unea izan zuen asteburu honetan ospatutako San Diegoko Comic-Conean, eta bere bigarren denboraldiaren lehenengo irudiak ere aurkeztu zituen.

Telesailaren sortzaileen (Jonathan Nolan eta Lisa Joy) presentziarekin batera, aktore gehienak ere bertan egon ziren: Ben Barnes (Logan), Ingrid Bolsø Berdal (Armistice), Ed Harris (Man in Black), Luke Hemsworth (Stubbs), James Marsden (Teddy), Thandie Newton (Maeve), Simon Quarterman (Lee Sizemore), Rodrigo Santoro (Hector), Angela Sarafyan (Clementine), Jimmi Simpson (William), Tessa Thompson (Charlotte), Evan Rachel Wood (Dolores), Shannon Woodward (Elsie) edota Jeffrey Wright (Bernard/Arnold).

Aurrerapena ia bi minutuko bideo bat da, non 2. denboraldiaren irudiak ikusteaz gain telesailak duen musika zoragarriaz ere gozatzeko aukera izango dugu.

Michael Crichton idatzi eta zuzendutako izenburu bereko film batean oinarrituta, Westworld pasaden urteko telesail arrakastatsuenetako bat izan zen. Pasaden astean 69. Emmy sarietarako 22 izendapenekin egin zelarik gainera.

Westworld telesailaren 2. denboraldia 2018an estreinatuko da.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.