San Diegoko Comic-Con: Justiziaren Ligaren trailer berria... euskaraz!

Zinema Uneak - 2017-07-24T11:47:53+02:00

San Diegoko Comic Con ekitaldia izan da asteburu honetan eta urtero bezala zinema eta telesailen inguruko hamaika berrirekin. Hemen duzue euskaratutako lehenengo trailerra, Justiziaren Ligaren aurrerapen berria.

Lehenengo aldiz Steppenwolf maltzurraren irudiak ikusteko aukera izango dugu, eta berarekin batera bigarren mailako beste hainbat pertsonaia Gordon komisarioa, Alfred edota Hippolyta erregina bezala. Hori bai momentuz boskote bat diren protagonistak ahaztu gabe: Wonder Woman, Batman, Aquaman, Flash eta Cyborg. 

Hori bai, bideo honen azken segunduetan, seigarren kidearen itzulera iradokitzen da, Supermanena hain zuzen ere.

Udazkenera arte ikusmina pixkat baretzeko balio duen trailer ikusgarri bat.

 

 

Zach Snyder idatzi eta zuzendu duen Justiziaren Ligan Ben Affleck, Gal Gadot, Jason Momoa, Amber Heard, Amy Adams, Jesse Eisenberg, Ezra Miller, J.K. Simmons, Jeremy Irons, Willem Dafoe, Ray Fisher, Shalini Peiris, Connie Nielsen, Ciarán Hinds edota Henry Cavill parte hartzen dute beste aktore askoren artean.

Pelikula honen estreinaldia, gurean, azaroak 17an

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.