San Diegoko Comic-Con: Netflixek Stranger Thingsen 2ren trailer bitxi eta dibertigarri bat aurkeztu du

Zinema Uneak - 2017-07-24T16:27:56+02:00

Zinemaren lekua ez ezik, San Diegoko Comic-Con ere telesailen txokoa bilakatu da. Eta DC edo Marvelek euren azken berriak aurkezten badituzte, Netflix ez da atzean geratzen. Aurten, Stranger Things telesailaren 2. denboraldiaren trailer berriarekin.

Irudi berri askorekin, pertsonaia zahar eta berri ugarirekin, eta gehien bat musika eta off-ahots mitiko batekin: Michael Jacksonen Thriller abestiaren musika eta hitzaurrekoarekin. Keinu berezi bat 1983aren amaieran estreinatutako abestiaren bideoklipari, telesailaren bigarren denboraldia kokatuta dagoen garai berdina.

Stranger Things eta Michael Jacksonen abestiaren zaleen gozamenerako bideo bat

 

 

Azken hamabi hilabetetan, Will normaltasunera itzuli dela badirudi ere, ezin dugu ahaztu azken kapituluaren amaieran ikusitakoa: Will-ek azpimunduaren inguruko begitazioak zituela. Joycek, bere ama, harreman berri bat hasi du; bere semeei familia giro egoki bat emateko asmoz (Bob izeneko gizon honen papera Goonieak filmeko protagonista izandako Sean Astin egiten du). Bitartean Jim Hooper polizi buruak gertatutakoak(Barben heriotza, Hamaikaren desagerpena,...) estaltzen jarraitzen du, Joyce eta mutilak babestu nahian. Beste alde, Nancyk eta Mikek Barb eta Hamaikaren galerei aurre egin beharko diete.

Hala ere, oraindik ez dira istorioaren inguruko xehetasun gehiago zabaldu... baina hiru hilabete falta direlarik ez da harritzekoa. Netflixek ikusmina piztu nahi du, baina ezer aurreratu gabe. 

Hitzordua urriaren 27an.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.