San Diegoko Comic-Con: Pacific Rim Uprising filmak lehenengo teaser trailerra aurkeztu du

Zinema Uneak - 2017-07-25T12:30:00+02:00

Pacific Rim: Uprising filmak bere lehenengo teaser trailerra aurkeztu du. Ez da trailer bat berez, errekrutatze bideo bat baizik; Jaeger ekimenean izena ematera bultzatzeko bideo bat.

Aurrerapen honetan ez dugu pelikularen irudirik ikusiko, baina Jaeger berriak nolabait aurkezten dira. Guztira 5 izango dira: Gipsy Avenger, Bracer Phoenix, Saber Athena, Titan Redeemer eta Guardian Bravo. Nolakoak diren ikusteko ere, euren "Blue-printak" ere zabaldu dituzte. Bideoa agertzen den pertsonaia bakarra John Boyegak antzezten duen Jake Pentecost da.

Ikusmina pizteko ere errekrutatze webgune bat argitaratu dute: http://www.gojaeger.com/

 

 

Gainera, istorioa nondik joango den ere zabaldu da:

"Arraileko gudutik hamar urte pasa dira, eta ozeanoak lasai mantentzen dira, lasai baina urduri. Arraileko garaipenari esker Jaeger ekimena gizakiaren historian egondako mundu-mailako defentsa programarik indartsuena bilakatu da. Orain, PPDCak gazte ausart eta azkarrenei hurrengo heroiak izateko deialdia luzatzen die. Kaijuen mehatxua itzultzekotan, prest egongo dira."

Steven S. DeKnightek (Marvel's Daredevil) zuzendutako eta idatzitako Pacific Rim: Uprising filmean John Boyegaz gain Scoot Eastwood, Jing Tian, Lily Ji, Zhang Jin edota Wesley Wong ikusiko ditugu.

Pacific Rim: Uprising pelikularen estreinaldia 2018ko otsailaren 23rako iragarri da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.