San Diegoko Comic-Con: Spielberg zientzia fikziora itzultzen da Ready Player Onen trailerrarekin

Zinema Uneak - 2017-07-24T15:37:12+02:00

Urte askoz film mota hauetatik urrun egon ondoren, Steven Spielberg zuzendaria arrakasta eta ospea eman zion generora itzultzen da, zientzia fikziora. Eta itzulera hori ezagutzera emateko bere Ready Player One filmaren trailerra zabaldu du San Diego Comic Con ekitaldian.

2011n Ernest Cline idazleak argitaratutako eleberri arrakastatsuan oinarrituta, ikusmin handia piztu du. 2045. urtean Columbus, Ohion, kokatuta, gazte baten istorioa kontatzen du. Munduaren suntsipenetik ihes egiteko gazteek bideo-joko batean pasatzen dituzte egunaren ordu gehienak: The OASIS. Mundu bat non bakoitzak nahi duena izan daiteke, bere ametsak edo desioak betez.

Zak Penn, Eric Eason eta Cline berak idatzi duten gidoiarekin, Ready One Playerren protagonistak Tye Sheridan, Olivia Cooke, T.J. Miller, Hannah John-Kamen, Ben Mendelsohn, Simon Pegg edota Mark Rylance aktoreak dira.

Momentuz gurean estreinaldi datarik ez bada zehaztu ere, Estatu Batuetan 2018ko martxoaren 30ean ikusiko da lehenengo aldiz.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.