San Diegoko Comic-Con: Star Trek itzuli da telesail berriaren trailer ikusgarri honekin

Zinema Uneak - 2017-07-25T14:05:00+02:00

Telesail edo film arrakastatsu bat izan nahi baduzu, San Diegoko Comic Conean egon behar zara. Eta mandatu hori jarraituz, CBS All Access eta Netflixek Star Trek: Discovery telesailaren trailer berria aurkeztu dute asteburu honetan Kalifornian.

Star Trek unibertsoko lehenengo telesaila baino hamar urte lehenago kokatuta, bi espazio-ontzi ezberdinen istorioa kontatuko digu: Discovery eta Shenzhourena. Lehenengoa Lorca kapitainaren (Jason Isaac) eskuetan eta bigarrena Georgiou kapitainak (Michelle Yeoh) gidatuta. Prtagonista Michael Burham (Sonequa Martin-Green) emakume gaztea, Vulcanon hazitako gizaki bat, izango delarik. Klingon inperioa berpizten hasi da eta eurek dira bakea mantentzeko itxaropen bakarra.

Lehenengo denboraldi honek guztira ordu bateko luzera duten 15 kapitulu izango ditu eta bi txandetan estreinatuko da. Irailaren 25ean hasita eta azaroaren 5era arte lehenengo zortzi kapituluak estreinatuko dira. Beste zazpiak 2018ko urtarriletik aurrera.

Trailer berriarekin batera hainbat argazki eta poster ere zabaldu dira. Zaleak irailaren amaierara arte pozik egoteko material interesgarria.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.