San Diegoko Comic-Con: Thor eta Hulk bat egiten dute Thor Ragnaroken trailer berrian

Zinema Uneak - 2017-07-24T17:44:36+02:00

San Diegon DC Comicsek Justiziaren Ligaren aurrerapen berria aurkeztu du, Marvel ez da atzean geratu eta Thor: Ragnarok pelikularen trailer eta kartel berriak zabaldu ditu.

Thor (Chris Hemsworth)  eta Hulk (Mark Ruffalo) berriro batuko dituen lan honetan Loki (Tom Hiddleston), Odin (Anthony Hopkins), Heimdall (Idris Elba), Sif (Jaimie Alexander) edota Volstagg (Ray Stevenson) ikusiko ditugu berriro. Pertsonaia berrien artean Hela maltzurra (Cate Blanchett), Valkyrie (Tessa Thompson), Skurge (Karl Urban) edota Maisu Handia (Jeff Goldblum). Hori bai, Strange Doktorearen (Benedict Cumberbatch) agerraldia ahaztu gabe. Dudarik gabe, pertsonaia interesgarriz beteriko ekoizpena.

Aurrerapen berri honetan lanak duen umorea eta akzioa ikusiko ditugu. Marvelen ohikoa den nahasketa bat.

Beste alde, trailerrarekin batera kartel berri bat ere aurkeztu da. Bertan, protagonista nagusiak Hulk, Hela, Thor eta Loki dira. Baina beraiekin batera aurreko paragrafoan aipatutako pertsonaia gehienak ere ikusi daitezke.

Gurean Thor: Ragnarok udazkenean estreinatuko da, urriaren 27an zehazki.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.