Shia LaBeouf ez da Indiana Jones 5 filman agertuko

Zinema Uneak - 2017-09-07T10:46:00+02:00

Indiana Jones eta Kristalezko Garezurraren Erreinua filmak jasan zituen kritika guztien gainetik izen bat azpimarratu zen: Shia LaBeouf. Aktore gazteak ez merezitako hamaika kritika jaso zituen. Bere lana ez zen bikaina izan, baina ondo moldatu zen. Bere pertsonaia ez zen zaleen gustukoa izan, baina  ez zen bere errua izan; pertsonaia zen arazo nagusia. Tamalez, berdin dio. Indiana Jones 5 idazteko hautatua izan den David Koepp gidoilariak argi utzi baitu Shia LaBeoufen Mutt Williams pertsonaia ez dela abentura berrian agertuko.

David Koepp Harrison Forden parte hartzea eta LaBeoufen agurra ere ziurtatu ditu:

"Harrisonek Indiana Jones papera egingo du berriro, hori ziurtatu dezaket... eta Shia LaBeoufen pertsonaia ez dela pelikula berrian egongo ere. Proiektua elementu ezberdinak batzen hasi da. Filmaketaren hasiera ahal dugun bezain pronto izango da, Spielberg eta Ford jaunen esku egongo da... Gidoiarekin pozik gaude."

 

 

Hala ere, zaleek pozteko hartutako erabakia dirudien irteera honen atzean istorio asko daude. Gehien bat, Steven Spielberg eta LaBeouf beraren arteko harremanaren hondatzea. Egun batean Spielbergen begikoa izandako aktorea porrot batzuk jasan ondoren (Transformers 2 edo Indiana Jones eta Kristalezko Garezurraren Erreinua bera) bizkarra eman zio Hollywoodi eta hitz egiten ari garen filmean izandako parte hartzeazadierazpen gogorrak egin zituen. Hitz gogor horiek Steven Spielberg mindu zuten, eta ondorioz euren ibilbideak guztiz banandu ziren.

Nahiz eta Indiana Jonesi agur esan, LaBeoufek lanean jarraitu du azken urteotan. Aurten, adibidez, Zinemaldian ikusteko aukera izango dugu. Bertan, bere azken lana Borg/McEnroe aurkeztuko delarik.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.