Sofia Coppolak bere azken filmaren trailerra aurkezten du: Sedukzioa (euskaraz)

Zinema Uneak - 2017-02-16T08:30:00+01:00

Lau urte eta gero, Sofia Coppola zuzendaria bueltan da. Oraingoan, 1971an Don Siegel zuzendutako eta Clint Eastwood protagonista zuen Sedukzioa (The Beguiled) filmaren bertsio berri batekin.

Coppolak egindako pelikula berrian emakumeak protagonista dira, eta ideia argi izateko aktore zerrenda begiratzea besterik ez dago: Nicole Kidman, Kirsten Dunst, Elle Fanning edota Oona Laurence. Aurrean, Eastwoodek egindako paperean, Colin Farrell izango dute.

Estatu Batuetako gerra zibilean, Emakumeentzako barnetegi batean bizi den neskatxo batek hil zorian dagoen soldadu bat topatuko du basoan. Zauriak sendatzeko ideiarekin, barnetegira eramango dute. Baina soldadua sendatzen hasterakoan, ezin izango ditu bere sedukzio armak kontrolatu; etxean bizi diren emakume eta gazte ezberdinak bata bestearen aurka jarriz.

Gurean estreinaldi datarik ez badu ere, Sofia Copolaren Sedukzioa filma ekainean estreinatuko da Estatu Batuetan.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.