Sonyk eta Marvelek Spider-Man: Homecoming filmaren bigarren trailerra zabaldu dute

Zinema Uneak - 2017-03-29T03:13:17+02:00

Asteburuan iragarri bezala, atzo arratsaldean Spider-Man: Homecoming pelikularen bigarren trailerra zabaldu zen. Irudi berriak eta pertsonaia gehiago.

Oraingoan, Sony eta Marvelek IronMan/Tony Starki (Robert Downey Jr) eta Adrian Toomes/The Vultureri (Michael Keaton) protagonismo berezia eman nahi izan diete. Nola ez, Spider-Man/Peter Parker (Tom Holland) protagonista nagusia dela ahaztu gabe. Bi minutu eta erdiko bideo bizkor eta dibertigarri bat. Ikusi eta gozatu.

Jon Watts zuzendari lanetan duen ekoizpen hau uztailak 7an estreinatuko da gurean. 

Aurreko egunetan, eta trailerraren aurkezpena berotzeko, Armiarma gizon berriaren hiru kartel ere ezagutzera eman ziren.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.