Spider-Man filmak hiru kartel berri estreinatzen ditu: Armiarma gizona protagonista

Zinema Uneak - 2017-03-25T12:21:00+01:00

Pixkanaka pixkanaka, estreinaldi data hurbiltzen den heinean, Spider-Man berriaren inguruko informazio berri gehiago ezagutzen goaz. Oraingoan, lan honen lehengo kartela.

Tom Holland protagonista duen lan honen lehenengo hiru poster hauetan Armiarma gizona da protagonista magusia; bera eta Avergengersen dorrea. Spider-Man berri hau Captain America: Civil War pelikulan agertu zen lehenengo aldiz, eta bertan Tony Stark/Iron Manen taldearekin borrokatu zen.

Jon Watts zuzentzen duen film honetan aipatutako Tom Hollandekin batera Robert Downey Jr., Michael Keaton, Marisa Tomei, Zendaya, Jon Favreau edota Donald Glover ikusiko ditugu. Ikusmin handia piztu duen Spider-Man Homecoming ekoizpenaren estreinaldia uztailaren 7rako espero da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.