Spielbergen proiektu berriaren kartela: Ready Player One

Zinema Uneak - 2018-02-16T06:55:00+01:00

80ko hamarkadako film arrakastatsuen kartelen itxurarekin, Steven Spielberg zuzendariak bere lan berriaren kartela aurkeztu du: Reay Player One. Lan honene egilea Paul Shipper izan da, Star Wars: Azken Jediak edota Doctor Strange filmeen kartelaren arduraduna.

Kartela ikustean burura etorriko zaigun lehenengo filma Back to the Future izango da, baina Star Warsen edota Indiana Jonesen erreferentziak ere nabari daitezke. Pasaden udan aurkeztutako trailerra ere erreferentziaz beteta zegoen.

2011n Ernest Cline idazleak argitaratutako eleberri arrakastatsuan oinarrituta, ikusmin handia piztu du: 2045. urtean Columbus, Ohion, kokatuta, gazte baten istorioa kontatzen du. Munduaren suntsipenetik ihes egiteko gazteek bideo-joko batean pasatzen dituzte egunaren ordu gehienak: The OASIS. Mundu bat non bakoitzak nahi duena izan daiteke, bere ametsak edo desioak betez.

Zak PennEric Eason eta Cline berak idatzi duten gidoiarekin, Ready One Playerren protagonistak Tye Sheridan, Olivia Cooke, T.J. Miller, Hannah John-Kamen, Ben Mendelsohn, Simon Pegg edota Mark Rylance aktoreak dira.

Gure zinema-aretoetara Read One Player martxoaren 28an helduko da.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.