Star Trek Discovery-k bere aktore zerrenda osatu du, Jason Isaacs protagonista nagusia

Zinema Uneak - 2017-04-05T16:30:00+02:00

Hilabete askoz atzeratu ondoren, Star Trek unibertsoko telesail berriaren produkzioa abian da. Gainera, Star Trek Discoveryk bere protagonista nagusia iragarri du: Jason Isaacs (Harry Potter, The OA, The Patriot) britaniarra.

Isaacs Discovery espazio-ontziaren arduradunaren papera egingo du: Lorca kapitaina. Berarekin batera Michelle Yeoh (Shenzhou espazio-ontziko Georgiou kapitaina), Chris Obi (T’Kuvma, Klingoneko Etxe ezberdinak elkartu nahi dituen klingondarra), Sonequa Martin-Green (Rainsford, Discoveryko lehen ofiziala eta telesailaren protagonista nagusienetako bat), Doug Jones (Discoveryko zientzialari estralurtarra), James Frain (Sarek, Spock jaunaren aita vulkaniarra), Shazad Latif (Kol, Klingonen buruzagia) eta Anthony Rapp (Stamets ofiziala). Stamets Star Trek unibertsoko historiako lehenengo pertsonaia gay izango da.

Oraindik estreinainaldi datarik gabe, goian produkzioaren abiaraztea iragartzen zuen bideoa ikusi dezakezue eta azpian aktore nagusiak batzen dituen lehenengo argazkia.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.