Star Trek Discovery telesailak bere protagonista aurkitu du: Sonequa Martin-Green

Zinema Uneak - 2016-12-17T16:05:00+01:00

 

Entertainment Weekly ezagutzera eman duenaren arabera, CBS kateak badu bere telesail berrirako protagonista: The Walking Dead telesailean Sasha Williamsen papera egiten duen Sonequa Martin-Green aktorea.

Gutxi gehiago zabaldu dute paperaren inguruan. Discovery espazio-ontziko komandantea izango dela, baina oraindik izena edo bere iragana ezagutu gabe. Aldiz, Sonequa Martin-Green nahiko ezaguna egin da azken urteetan egin dituen lan ezberdinengatik. The Walking Dead aparte, The Good Wife edota Bazen behin telesailetan ere ibili bai da.

Iragarpen honekin, Star Trek unibertsoko telesail berria ia ia martxan da. Protagonistaz gain, azken asteetan beste pertsonai batzuk eta etsai nagusien izenak zabaldu bai dira. Alde batetik, Discoveryn ibiliko diren Saru (Doug Jones) eta Stamets (Anthony Rapp) tenienteak, eta Shenzhou espazio-ontziaren Georgiou kapitaina (Michelle Yeoh).

Bestetik, etsaien artean, Klingon etxeak bateratu nahi dituen T’Kuvma liderrak (Chris Obi, American Gods), T’Kuvma zaindaria den Kol komandantea (Shazad Latif, Penny Dreadful) eta Klingon espazio-ontzi baten buruzagia den L'Rell (Mary Chieffo).

Star Trek: Discovery telesaila 2017ko maiatzean estreinatuko da Estatu Batuetako CBS katean.

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.