Star Wars: Azken Jediak filmeko "Behind The Scenes" bideo berri bat eta kartel berriak

Zinema Uneak - 2017-07-19T10:17:52+02:00

Pasaden asteburuan ospatutako D23aren barruan (Disney unibertsoko bilera ofiziala), Star Wars: Azken Jediak ekoizpenaren hainbat berri zabaldu ziren. Pertsonaia nagusien kartel berriez gain, bi minutu eta erdiko "Behind the Scenes" bideo bat ere ezagutzera eman zen.

Istorioaren inguruko inongo daturik zehaztu gabe, irudi hauetan aurreko trailer eta argazkietan ikusitako zenbait gauzetan sakondu dezakegu (Rey eta Lukeren arteko harremana, pertsonaia berrien itxura,...). Hori bai, informazio eta irudi berri asko ere baditu. Dena, aktore nagusien (Daisy Ridler, John Boyega, Gwendoline Christie,...) eta Rian Johnson zuzendariaren gogoetekin batera. Aurrerapen interesgarri bat.

Gainera, sei kartel berri ere ezagutzera eman ziren: pertsonaia nagusiak protagonista dituztenak. Gorri kolorea nagusi dela, pertsonaiei ez zaie aurpegia guztiz ikusten baina nortzuk diren argi uzten duen ezaugarriren bat antzeman daiteke. Rey, Luke Skywalker, Finn, Kylo Ren, Poe Dameron eta Leia Organa dira sei kartel berrien protagonistak.

Gogoratu, Star Wars VIII. Atala: Azken Jediak lanaren estreinaldi data abenduak 15a dela.

Indarra zuekin!

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.