Star Wars, Indiana Jones, Deadpool 2 eta X-Men berrien estreinaldi datak

Zinema Uneak - 2017-05-04T08:00:00+02:00

Udaberriarekin batera, azken asteetan etorkizunean argia ikusiko duten hainbat pelikulen estreinaldi datak ere zabaldu dira. Gehienak ikusmin handia sortzen dutenak (Star Wars, Indiana Jones, X-Men, Deadpool 2,...) eta beste batzuk oraindik oso ezagunak ez direnak (The Lion King edota Ralph Breaks the Internet: Wreck-It Ralph 2). Hemen estreinaldi guztien zerrenda:

 

Star Wars IX. Atala

Izarretako gerraren hirugarren trilogiaren hirugarren filma 2019ko maiatzaren 24an estreinatuko da. Zuzendari eta gidoilari lanetan Colin Trevorrow ari delarik. Oraindik, eta VIII. Atala estreinatzear dagoela, xehetasun gutxi zabaldu dira bere inguruan.

 

Indiana Jones 5

Oraindik ere izenbururik ez duen Jones doktorearen abentura berria 2020ko uztailaren 19an estreinatuko da. Bai Steven Spielberg baita Harrison Ford ere bueltan izango dira. Ea oraingoan bete-betean asmatzen duten.

 

New Mutants

X-Men unibertsoaren "reboot" bat izan duen filma 2018ko apirilaren 13an estreinatuko da. Josh Boone zuzenduko duen pelikula honetan Maisie Williams Wolfsbane bezala, Anya Taylor-Joy Magiken paperan, Nat Wolff Cannonballi aurpegia jarriz, eta James McAvoy Professor Charles Xavier bezala ikusiko ditugu.

 

Deadpool 2

Mutanterik dibertigarrienaren bigarren abentura 2018ko ekainaren 1ean estreinatuko da. Momentuz, Ryan Reynolds eta Josh Brolin dira aktore nagusiak; David Leitch aldiz zuzendari lanetan arituko da.

 

Dark Phoenix 

Jean Grey gazte baten istorioa kontatuko digun lana 2018ko azaroaren 2an estreinatuko da. Zuzendaria Simon Kinberg gidoilaria izan daitekeela diote zurrumurruek. Baieztatuta dagoena da Sophie Turnerren itzulera Jean Grey/Phoenix bezala.

 

The Lion King

Oihanaren liburuaren moldaketa berria estreinatuko ondoren, John Favreauk bertsio berri bat du martxan: Lehoi Erregearena hain zuzen ere. Estreinaldia 2019ko uztailaren 19rako iragarri delarik.

 

Frozen 2

Disneyren animaziozko filmik arrakastatsuenaren bigarren atala 2019an helduko da zinema-aretoetara. Zehazki, 2019ko azaroaren 27an.

 

The Predator

Alien bortitz honen abentura berri bat dago abian, Shane Black zuzendariaren eskutik, eta 2018ko abuztuaren 3an estreinatuko da.

 

Ralph Breaks the Internet: Wreck-It Ralph 2

Apurtu Ralph animaziozko pelikularen jarraipena ere 2018an helduko da gurera. Rich Moore zuzendari lanetan egongo delarik, estreinaldi data 2018ko azaroaren 21erako iragarri da.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.