Azken berriak: Star Wars, Jurassic World 2, Logan, Black Panther, Aquaman,...

Zinema Uneak - 2017-01-27T17:57:00+01:00

Asteak berri asko eman ditu zinemaren inguruan eta, nola ez, ekoizpen handienak ere euren inguruko azken nobedadeak ere zabaldu dituzte. Star Wars, Jurassic World 2, Logan, Black Panther, Justiziaren Liga eta Avengers: Infinity War filmek argazki eta informazio berriak ezagutzera eman dituzte azken orduetan.

 

Star Wars VII. Atala: Azken Jedia

Astelehenean zortzigarren atalaren izenburua zabaldu ondoren (The Last Jedi - Azken Jedia), ekoizpen honen zuzendariak, Rian Johnson, argazki interesgarri bat zabaldu zuen Instagramen. Argazkian Johnson bera lanean ikusten dugu... VIII. Atalaren hasierako testua muntatzen! Jedi eta Sithen zaleen gozamenerako zabaldutako irudi bat.

 

Jurassic World 2

 

2015eko pelikula arrakastatsuenetako baten jarraipenaren zuzendaria J.A. Bayona espainiarra da. Aurre-produkzio lanak amaituta, zuzendariak filmaketaren hasiera ezagutzera eman du Twitterren bidez. Argazki hau askoren artean lehenengoa dela argi dugu. Hurrengo asteetan ikusiko dugu.

 

Logan

 

Azken trailerra aurkeztu eta gero, aste honetan kartel berri baten txanda izan da: Logan zaharkitu baten aurpegia. Borrokan ibilitako urte askoren aztarnak dituen argazkia. Interesgarria.

 

Black Panther

 

Marvelen filmak bi albisteren protagonista izan da aste honetan: logo berri bat eta filmaketaren hasiera. Logotipoak aurrekoaren koloreak aldatuta ditu, orain hizkietan ere beltza kolorea nagusi delarik. Filmaketaren inguruan, hasieraren iragarpena soilik. Bestetik, protagonisten behin betiko zerrenda ere zabaldu da: Chadwick Boseman, Michael B. Jordan, Lupita Nyong'o, Danai Gurira, Martin Freeman, Daniel Kaluuya, Angela Bassett y Forest Whitaker eta Andy Serkis.

 

Justiziaren Liga

 

Udazkenean helduko den pelikula honen inguruan astero argazkiren bat edo "berriren" bat zabaltzen da. Egia esanda, ezer gutxi berri esaten dutenak. Bian tira, aste honetako argazkian Batman, Flash, Wonder Woman eta Cyborg protagonistak. Gainera, Zack Snyder zuzendariak Supermanek izango duen garrantziaz hitz egin du. Zuzendariaren hitzetan, Krypton jaiotako superheroiaren eragina handia izango da pantailan agertzen den unetan eta agertzen ez denean ere. 

 

Aquaman

 

Martxan dagoen beste superheroi baten filma. Aste honetan hasi dir aurre-produkzioa eta gidoiaren irakurketa. Hori dela eta, James Wan zuzendariak Twitterrera argazki bat igo zuen Jason Momoa (Aquaman), Patrick Wilson (Orm) eta Amber Beard (Mera) aktoreekin.

 

Avengers: Infinity War - Lehenengo atala

 

Eta bere filmaketa martxan jarri duen beste film ezagun bat Avengersen hirugarren atala da. Infinity War izenarekin Marveleko superheroi guztiak bilduko dituen mega-produkzio bat da. Momentuz argitaratu den argazki bakarra aktore eta langileen karabanena.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.