Star Wars VIII. Atalaren behin betiko izenburua: The Last Jedi (Azken Jedi Zalduna)

Zinema Uneak - 2017-01-23T20:05:00+01:00

Gaur arratsaldean bostak eta erdiak inguru, eta aldez aurretik inongo abisurik eman gabe, Lucasfilmek eta Disneyk Star Wars VIII. Atalaren behin betiko titulua eta teaser kartela zabaldu dituzte

Aurreko atala (Star Wars VII. Atala: Indarraren iratzartzea) Reyk Luke Skywalker aurkitzen zuenean amaitu bazen, kapitulu berri honetan Jedi Zaldunaren ingurukoak ezagutuko ditugu: zer gertatu zen, zergatik desagertu zen, eta abar... eta horren ondorioz zabaldu den izenburu ofiziala:

 

STAR WARS EPISODE VIII: THE LAST JEDI

STAR WARS VIII. ATALA: AZKEN JEDIA

 

Ingelesez idatzia, izenburuak izan ditzakeen esanahi ezberdinak eztabaida zabaldu dute jadanik: Azken Jedia edo Azken Jediak? Guk uste dugun bezala, Luke Skywalkerrez hitz egiten du edo Rey pertsonaia da izenburuaren protagonista? Edo agian biak? Gainera, zergatik agertzen dira hizkiak gorriz eta ez hori kolorean, lehenego filmatik beti izan den bezala? Egun, ez dugu galdera hauen inguruko erantzunik, baina ziurrenik, poliki poliki, hurrengo hilabetetan helduko dira. 

Momentuz, ez dago beste irudirik baina hurrengo hilabeterako lehenengo aurrerapen bat (teaser trailer bat) espero da. Gogoratu, Star Wars VIII. Atala: Azken Jediaren estreinaldi data abenduak 15a dela.

Indarra zuekin!

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.